Zerbitzu publikoengatik tasa
Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea
I- Xedapen orokorrak
1. artikulua.-
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.-
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II- Egitate ezargarria
3. artikulua.-
Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du egitate ezargarria, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.
III- Subjektu pasiboa
4. artikulua.-
1.- Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.
2.- Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:
- a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
- b) Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.
- c) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.
5. artikulua.-
Tasak ordaintzera behartuta daude:
- a) partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.
- b) partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.
6. artikulua.-
Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.
IV- Salbuespenak, murrizpenak eta hobariak
7. artikulua-
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V- Oinarri ezargarria
8. artikulua.-
Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI- Kuota
9. artikulua-
Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
VII- Sortzapena eta zergaldia
10. artikulua-
Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.
VIII- Likidazioa eta ordainketa
11. artikulua.-
Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak ordainarazpen bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX- Tasen kudeaketa
12. artikulua.-
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, "Tributu eta prezio publikoen zigorren eta urratzeen" udal Ordenantzan eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X- Amaierako xedapena
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 2005eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
XI- Eranskina
Onarpena: 2004ko urriak 18ean behin-behinekoa eta 2004ko abenduak 13an behin-betikoa..
A epigrafea: Zabor bilketa eta ezeztapen zerbitzua.
Deba Garaiko Mankomunitateak proposatutako ordenantza gurea egiten dugu eta ondorengoa da:
Hiri Hondakin Solidoak -HHS- bildu, garraiatu eta desegiteko Zerbitzu Mankomunatuagatiko tasari buruzkoa.
LEGEZKO OINARRIA
1. artikulua.- Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak -Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituena- 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, Udal honek jarraituko du etxe-zaborrak eta industri, merkataritza eta zerbitzu-jardueretan sorturik antzeko izaera eta proportzioa dutenak bildu, garraiatu eta desegiteko zerbitzuari dagokion tasa ordainarazten.
2. artikulua.- Zerbitzuaren higiene eta osasun-izaera kontuan izanik, derrigorrezkoa da tasa hau aplikatzea, eta hau ordaindu beharretik ez da pertsona fisiko edo juridikorik salbuetsita geratuko.
H.H.S.-HIRI HONDAKIN SOLIDOEN DEFINIZIOA
3. artikulua.- Honako hauek izango dira etxe-zaborrak eta antzeko izaerakoak:
- a) Elikagai eta etxe-kontsumoko detritu eta hondakinak, kristal edo baxera-puskak, ontziak, enbalajeak, kartoiak, jantzi eta oinetako-hondakinak eta, oro har, etxean normalean sortzen diren zabor guztiak. Hauek bilketarako egun, ordu eta leku finkatu batean uzten dira plastikozko poltsa edo antzekoetan, behar bezala prestatu eta itxita, euri, animalia edo abarrengatik poltsa apurtu eta kanpora ez irteteko moduan.
- b) a) atalean aipaturikoen antzekoak merkataritza, industri eta zerbitzu-jardueretan sortuak, eta aipaturiko atalean esan bezala prestatu eta aurkeztuak.
- c) a) ataleko berberak baina jantoki, eskola, kuartel, ospitale, eraikin publiko, kultoleku edo jolas-toki eta abarretatik datozenak, aipaturiko atalean esan bezala prestatu eta aurkeztuak.
- d) Azoka, feria, jai-leku publiko eta abar garbitu ondorengo detritu eta produktuak, a) atalean esan bezala prestatu eta aurkeztuak.
Aipaturiko hondakinez beteriko poltsa bakoitzak ezingo du 25 kilo baino gehiago izan.
Ez da onartuko balde, bidoi edo zerbitzu mankomunatuak homologatu gabeko beste elementurik erabiltzea hondakinak nahas-mahasian ateratzeko. Mankomunitateak espreski baimendu beharko du, baldintzak ezar ditzakeelarik, kasu konkretu bakoitzean plastikozko poltsaren ordez erabil daitekeena.
Mankomunitateak ez du inolako erantzukizunik izango hondakinak ateratzeko poltsen ordezko beste elementu horiei ustekabean eragin dakizkiekeen kalteengatik. Edonola ere, aipatu elementuen mantenimentu eta garbitasunaz horien jabeak arduratu behar du.
Bilketa mankomunatuaren ondorioetarako ez dira etxe-zabor edo antzekotzat hartuko ondorengo hauek:
- e) Herri-lan edo partikularren obretako hondeaketa-produktuak, lurrak, eskonbroak eta antzerakoak.
- f) Industri, merkataritza- eta zerbitzu-prozesuetako hondakin eta zaborrak, kualitatiboki eta kuantitatiboki 3. art.ko b) puntuan sarturikoak ez bezalakoak baldin badira.
- g) Ospitale eta abere-hiltegietako hondar eta hondakin anatomiko eta infekziosoak, baita animalien gorpu eta hondarrak ere.
- h) Neumatikoak, gurpil-azalak, industri prozesuetako hondakin plastikoak, bernizak, pinturak, hondar edo harea eta errautsak, koipekiak, ailarak, txirbilak, bidoiak, etab.
- i) Etxean erabiltzeari utzitako gauzak: elektratresnak, telebistak, edonolako bizikletak, haur-kotxeak, altzariak, besaulkiak, eserlekuak eta antzerakoak. Hauek jasotzeko hilean behin zerbitzu berezia ezarriko da.
- j) Beren bolumen, pisu edo beste berezitasunengatik, zerbitzua kudeatzen duen organoak onartzen ez dituenak.
ZERGA ORDAINDU BEHARRA
4. artikulua.-
- 1. Egitate zergagarria. Etxe-zaborrak eta industri, merkataritza- eta zerbitzu-jardueretan sorturikoak bildu, garraiatu, tokiz aldatu, bota, manipulatu eta desegiteko zerbitzua derrigorrez ezarri beharra da egitate hori.
- 2. Zerga ordaindu beharra. Derrigorrezkoa eta orokorra den zerbitzu hau ezartzeak sortzen du. Zerbitzuaz etxebizitzen eta merkataritza-, industri eta zerbitzu-jardueren titularrak baliatzen direla ulertzen da, bilketa-zerbitzuak egiten duen bidearen bi aldeetan, 150 mt-raino kokaturik baldin badaude, behintzat.
- 3. Subjektu pasiboak. Aurreko puntuan aipaturiko mugen barnean dagoen etxebizitzaren baten ?bertan norbait bizi edo ez? edo merkataritza-, industri eta zerbitzu-jarduerak egiteko, edozein titulurengatik, lokalen baten jabe edo okupatzaile diren pertsona fisiko eta juridikoak harrapatzen ditu tasa honek. Ez dira subjektu pasibotzat hartuko ibilgailuen garajeen titularrak, horietan ez bada irabazi-asmoko jarduerarik egiten, ezta aurri-deklarazioa duten eraikinen edo, aurri-deklaraziorik gabe ere, objetiboki beraietan inor bizitzeko moduan ez dauden eraikinen jabeak ere. Zergadunaren ordezko gisa, ordaindu beharra dute zerbitzaturiko higiezinen jabeek edo jabe-komunitateek, tasa hori maizter edo errenteroen gain botatzeko duten eskubidearen kalterik gabe.
5. artikulua.-
Tasa hau aplikatzeko, ondoren zehaztuko diren kategoria, talde eta azpitaldeetan sailkatuko dira zergadunak.
| Zergadunen sailkapena | ||
|---|---|---|
| Kategoria | Talde orokorra | Azpitaldea |
| 1.a | 10. Bizitza partikularrak, bertan jendea bizi ala ez |
101 |
| 2.a | 20. Biltegiak: Biltegiak oro har Olio biltegiak Edari biltegiak Koloni biltegiak Pentsu biltegiak Paper eta pintura biltegiak Industria produktuen biltegiak Zur eta egur biltegiak Burdin biltegiak |
200 201 202 203 204 205 206 207 208 |
| 2.a | 21. Jantzi-dendak: Boutique eta jantzigintza Artile dendak Kinkila denda (mertzeria) Moda dendak Ehun dendak Tindategi eta ikuztegiak Zapata eta oinetako-denda Euritako eta eguzkitakoen dendak | 210 211 212 213 214 215 216 217 |
| 2.a | 22-23. Luxuzko gai eta apaingarrien dendak: Arma dendak eta ehiza eta arrantzarakoak Kirol dendak Botikak Bitxi dendak Jostailu dendak Liburu dendak Ileapaindegiak eta apaintze-aretoak Lurrin dendak Opari dendak Erloju dendak |
220 221 222 223 224 225 226 227 228 229 |
| 2.a | 24. Etxea jazteko dendak: Elektrizitate dendak Elektratresna dendak Burdindegi eta brikolaje dendak Altzari dendak Paper eta pintura dendak Saneamendu gaien dendak |
240 241 242 243 244 245 |
| 2.a | 25. Kontsumo gaien dendak: Ikaztegiak Estankoak Farmaziak Okindegiak Egunkari eta aldizkari saltokiak Kiniela saltokiak |
250 251 252 253 254 255 |
| 2.a | 26-27. Jarduera profesionaletarako lokalak: Abokatuak Arkitektoak eta azterlan bulegoak Dentistak Farmaziak Argazki dendak Gestoriak eta autoeskolak Edertze institutuak Inprentak Medikuak Notariak Sindikatuen bulego eta zentralak |
260 261 262 263 264 265 266 267 268 269 270 |
| 2.a | 28. Zerbitzuetarako lokalak: Ikastetxe, ikastola, haurtzaindegi eta irakastetxeak Elizak, kaperak, komentuak eta kultura lekuak Herri-eraikinak: udaletxeak, Mankomunitatea, probintzia, Eusko Jaurlaritza, azokak, hiltegiak Liburutegiak, kultura aretoak, erakustokiak, kirol elkarteak Kiroldegiak, igerilekuak, kirolguneak, futbol-zelaiak Jubilatu elkarteak, zahar etxeak |
280 281 282 283 284 285 |
| 3.a | 30-31. Ostalaritza, elikadura eta zerbitzuak: Hegaztiak eta arrautzak Gozokiak Janari dendak Gozodendak Ekonomatoak Fruta dendak Gozotokiak Arraindegiak Supermerkatuak Janari dendak Esne saltokiak |
300 301 303 304 305 306 307 308 309 310 311 |
| 3.a | 32. Ostatuak: Arroztegia Fondak Ostatuak Hotelak Pentsioak Egoitzak |
320 321 322 323 324 325 |
| 3.a | 33. Edariak: Barrak Bodegak Kafetegiak Klubak Pubak Snak-barrak Tabernak Ardandegiak |
300 331 332 333 334 335 336 337 |
| 3.a | 34. Jatorduak: Askaldegiak Jatetxeak, Self-service-ak Elkarte gastronomikoak |
340 341 342 |
| 3.a | 35. Zerbitzuak: Bidai agentziak Bankuak Aurrezki-kutxak Aseguru-etxeak Posta, telefonoa, epaitegia, polizia, D.P.Z., Ertzaina, G.Z | 350 351 352 353 354 |
| 4.a | 40. Produkzio industriak: Aroztegiak, zerrategiak, altzaritegiak Errementaldegiak, galdarategiak Soldadura Sopletistak Lantegiak eta industriak, oro har Trokeldegiak, moldeak eta matrizak Automobil-konponketak Iturginak |
400 401 402 403 404 405 406 407 |
| 4.a | 41. Jolas-industriak: Zine-aretoak Festa-aretoak Jolas aretoak Antzokiak |
410 411 412 413 |
| 4.a | 42. Zerbitzuak: Garajeak negozio gisa Ibilgailu-konponketa Industri hornikuntzak Garraio agentziak |
420 421 422 423 |
| 5.a | 42. Aurrez hitzarturiko zerbitzuak: Klinikak Ospitaleak Anbulategiak |
500 501 502 503 |
6. artikulua.- Ordenantza honen aplikazioz kobratuko diren tasak, kategoria, tarifa, langile-kopuru eta eguneko kilo-mugaren arabera, ondorengo taulan zehazturikoak izango dira.
| Kategoria | Tarifa | Langile kopurua |
Gehienez kg/eguneko |
Tasa eurotan hiruhilabetero |
|---|---|---|---|---|
| 1.a | 1 | Etxebizitza partikularra |
12,90 | |
| 2.a: Biltegiak eta dendak |
2.1 | <2 | 6 | 41,02 |
| 2.a: Biltegiak eta dendak |
2.2 | <5 | 10 | 68,37 |
| 2.a: Biltegiak eta dendak |
2.3 | <15 | 20 | 136,74 |
| 2.a: Biltegiak eta dendak |
2.4 | >15 | 30 | 205,11 |
| 3.a: Ostalaritza, elikagaiak eta zerbitzuak |
3.1 | <2 | 8 | 54,70 |
| 3.a: Ostalaritza, elikagaiak eta zerbitzuak |
3.2 | <5 | 15 | 102,56 |
| 3.a: Ostalaritza, elikagaiak eta zerbitzuak |
3.3 | <15 | 25 | 170,93 |
| 3.a: Ostalaritza, elikagaiak eta zerbitzuak |
3.4 | >15 | 35 | 239,30 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.0 | <2 | 6 | 41,02 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.1 | <5 | 16 | 109,39 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.2 | <15 | 30 | 205,11 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.3 | <50 | 40 | 273,48 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.4 | <100 | 50 | 341,85 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.5 | <500 | 60 | 410,22 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.6 | >500 | 70 | 478,59 |
| 5.a | 5. | Beste batzuk | 40 | 273,48 |
Tasa hauek aplikatzeko ondorengo atalak izango dira kontuan:
a) Industri jarduerak. Industri jarduera txikiak, bi pertsona baino gehiago behar ez dituztenak, Ordenantzan 4. kategorian sartuak, 2.1. tarifarekin parekidetuko dira. Horretarako 4.0 tarifa sortuko da.
b) Jolas elkarteak. Ondorengo parekidetasuna izango dute:
< 50 bazkide, 3.1 tarifaren parekide izango da.
> 50 bazkide, 3.2 tarifaren parekide izango da.
c) Jarduera profesionalak edo merkataritza eta zerbitzuen ingurukoak, aldi berean bizileku diren etxebizitza edo lokaletan egiten direnean: ileapaindegiak, kontsultategiak, etab.
Alde batetik etxebizitza hartuko da kontuan, eta bestetik bertan zertzen den jarduera, dagozkien tarifak finkatzeko, zeren eta jarduera profesionalak nahiz etxebizitzak bakoitzak bere hondakinak sor baititzake eta bakoitzari bere tasa aplikatu behar zaio.
d) Biltegitarako lokalak. Zergaduntzat hartuko da industri edo merkataritza-jardueraren bat biltegian bertan edota bertatik egiten duena; baina ez da zergaduntzat hartuko lokal hori jardueraren baterako beharrezko materialak gordetzeko bakarrik erabiltzen duena, jarduera bera ez biltegian baizik eta beste lokal edo lekuren batean egiten badu herri berean, eta zergadunen erroldan sartua baldin badago.
e) Kultu-lekuak eta komentuak. 2.1. tarifan sailkatuko dira.
f) Eskolak, ikastolak, akademiak, ikastetxeak, haurtzaindegiak, etab. 2. kategorian sailkatuko dira, eta dagokien tarifa aplikatuko zaie irakasle-kopuruaren arabera.
g) Zahar eta ikasleen egoitzak 2. kategorian sailkatuko dira, ohe-kopuruaren araberako tarifa aplikatuz.
7. artikulua.
- 1) Urtero Errolda bat egingo da; bertan zergadunak agertuko dira, baita Ordenantza honen aplikazioz likidatuko zaizkien kuotak ere. Errolda hori ezagutarazi eta erreklamazioak jasotzeko, jendaurrean jarriko da 15 egunez udaletxeko iragarki-taulan, eta aldi berean Probintziako Aldizkari Ofizialean emango da argitara, eta ediktu bidez zabalduko da herrian ohikoa den eran.
- 2) Jendaurrean erakusteko epea bukatu ondoren, aurkezturiko erreklamazioak ebatziko ditu Udalak, eta behin-betiko onetsiko du Errolda, kobrantza-agirietarako oinarritzat hartuko delarik.
8. artikulua.-
Bajak, beranduenik ere, kobrantza-aldi baten azken lanegunean jakinarazi behar dira, hurrengo kobrantza-aldian eragina izaten hasteko. Baldintza hau betetzen ez dutenak beharturik daude zerga ordaintzera.
9. artikulua.-
Ekitaldi barruan egindako altek, zerga ordaindu beharra sortzen den egunetik izango dute eragina. Administrazioak erroldako altari dagokion likidazioa jakinaraziko die subjektu pasiboei, ondorengo puntuak zehaztuz:
- a) Likidazioaren osagai funtsezkoenak.
- b) Horren aurka jotzeko erabil daitezkeen bide nagusiak, inpugnazioak zein epetan eta zein erakunderen aurrean jar daitezkeen adieraziz.
- c) Zerga-zorra zein lekutan, epetan eta eratan ordaindu behar den.
10. artikulua.-
Hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta desegiteko zerbitzua ezartzeagatiko tasa hilabete osoka debengatuko da, hil bakoitzeko 1. egunean, baina zergadun eta subjektu pasibo ordezkoei hiruhilero eskatuko zaie murriztu ezina delarik, zerga ordaindu beharra denboraldi laburragorako sortu ez bada behintzat.
11. artikulua.-
Kuota likidoak borondatezko epean eta honen luzamenduan ordaintzen ez badira, premiamenduzko bidez kobratuko dira, Zerga Bilketarako Erregelamendu Orokorreko arauen arabera.
KONTUSAIL HUTSEGINAK
12. artikulua.-
Kontusail hutsegin edo kreditu kobraezintzat joko dira premiamenduzko bidez ere ezin kobratu izan diren kuotak, eta deklarazio horretarako dagokion espedientea egingo da, Zerga Bilketarako indarrean dagoen Erregelamenduak ezartzen duenaren arabera.
ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK
13. artikulua.-
Ordenantza honekiko arau-hausteak izango dira:
- a) Udalak ezarritako leku, ordu edo egunetik kanpo zaborrak uztea. Egunezko bilketan, biltzen hasi baino gehienez ere ordubete lehenago atera ahal izango dira. Gauezko bilketan 21:00etatik aurrera.
- b) Bilketarako behar bezala prestatu gabe edota ezarritako egun, ordu eta lekutik kanpo zaborrak ateratzea, Ordenantza honetako 3 a) artikulua hautsiz.
- c) Biltzeko utzitako hondakinak, baimendu gabeko pertsonek manipulatzea, edozein helbururekin.
- d) Biltzeko utzitako zabor-poltsak txakurrek edo beste animaliaren batzuek apurtu eta kanpora ateratzea. Dagokien zigorra abereen jabeei ezarriko zaie. Jabea nor den ez badago jakiterik, udaltzaingoak jasoko ditu animaliak.
- e) Ordenantza honek 3. artikuluan e), f), g), h), i), j) puntuetan zehaztu eta onartzen ez dituen hondakinak ateratzea.
- f) Pertsona edo erakundeek egindako obren hondakin eta hondarrak bide publikoan bertan behera uztea, obrak bukatu eta 24 ordu baino luzaroagoan.
- g) Hondakin solidoak estolderian eta kale publikoetan utzi edo botatzea.
- h) Edozelako hondar eta hondakinak uztea udal-baimenik gabeko zabortegietan, baimendu gabeko lur eta lekuetan eta udal-barrutiko erreka eta ibaietan.
- i) Baimendutako zabortegietan baimenean aipaturikoak ez bezalako produktuak uztea.
- j) Bilketa-ibilgailu eta langileei ibili eta lan egitea oztopatzeko moduan ibilgailuak aparkatu edo beste elementuren batzuk jartzea.
14. artikulua.-
Aurreko artikuluan aipaturiko arau-hausteak, Toki Erregimenaren arloan indarrean dauden Lege Xedapenen Testu Bateginak -apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Legegileak onetsia- 59. artikuluan ezartzen duenaren arabera finkaturiko isunen bidez zigortuko dira.
INDARRALDIA
Ordenantza hau 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko da aplikatzen, eta derogatzea edo aldatzea erabaki arte jarraituko du.
Udalak baserri auzoetan eskaintzen duen zabor-bilketa zerbitzuaren tarifak hauek dira:
1.
- a: Baserritarrak: 12,90 euro/hiruhileko.
- b:Merkataritza, ostalaritza eta 5 langiletik beherako industriak: 41,02 euro/hiruhileko.
- c:5 langiletik gorako industriak: 68,37 euro/hiruhileko.
- d:Elkarteak 5 bazkide baino gutxiago: 12,90 euro/hiruhileko
- e:Elkarteak 5-50 bazkide artean: 41,02 euro/hiruhileko
- f:Elkarteak 50 bazkide baino gehiago: 68,37 euro/hiruhileko
2.- Kontenedoreak jartzeko eta zerbitzua eskaintzeko, gutxienez bost etxebizitzak egin beharko dute kontenedore eskaera edo gutxiago izanda ere bai, tartean elkarte edo tabernaren bat badago.
3.-Zerbitzua Udalak eskainiko du Mankomunitateak ematea ezinezkoa denean. Aurrez eskaera eginda eta auzokideen gehiengo arrunta ados egonez gero emango da zerbitzua. Zerbitzua ezarri ondoren bizilagun guztiak egongo lirateke derrigortuta ordaintzera.
4.-Kontenedorea ipintzen den puntutik, kaminoz, 500 metro arte dauden etxebizitza, taberna, elkarte, enpresa eta edozein negozio egongo da ordaintzera derrigortuta, baldin eta aurreko puntuak ezarritako baldintzak betetzen badira.
B epigrafea: Estolderia zerbitzua
Ondoko tarifa aplikatuko da estolderia publikoa erabiltzeagatik edota partikularrak zaindu eta ikuskatzeagatik:
Etxekoak: ur kontsumoa (m3) x 0,17 ?/ m3
Besteak: ur kontsumoa (m3) x 0,34 ?/ m3
Ur-iturriren bat dutenen kasuan, hiruhilero gutxieneko kontsumoaren arabera kobratuko da.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak prestatutako Erreglamentua, Udalak ordaindu behar duen Azpiegiturak Finantziatzeko Kanona arautzen duenak, Ordenantza honen osagarri izango da.
C epigrafea: interesatuaren eskariz dokumentuak luzatzea
a.-
- Konpentsazio eta birpartzelazio proiektuak 1678,40 euro
- Hondamen-espedienteak 335,65 euro
- Konpentsazio batzordearen aldeko desjabetzapen esped. 1118,90 euro
- Hirigintza zedulak 99,45 euro
- Finken normalizazioa 373,00 euro
b.- Fotokopiak
- DIN A 4 0,08 euro/bakoitzeko
- DIN A 4 (Gazte informazio zerbitzua ematen dutenek) 0,04 euro/bakoitzeko
- DIN A 3 0,17 euro/bakoitzeko
- DIN A0 tamainakoak 2,60 euro/bakoitzeko
- DIN A1 tamainakoak 1,30 euro/bakoitzeko
- Paper orrian kopia 2,60 euro/m2
- Poliester orrian kopia 7,90 euro/m2
- Paper bejetalean kopia 5,00 euro/m2
- Mikrofilm lektoreko kopia 0,40 euro
c.- Erreprografia zerbitzua.
- Digitalizatutako irudia 0,60 euro
- Irudia internetik bidalita <100 kb 0,60 euro
- 100 kb-teko tarte bakoitza 0,30 euro
- Zuri beltzean inprimatutako orria 0.07 euro
- Koloretan inprimatutako orria 0,15 euro
- Koloretan inprimatutako irudia 0,30 euro
- Paper fotografikoarekin inprimatutakoa 0,60 euro
- Disketean emandakoa 0,60 euro
- CD-ROMean emandakoa 3,00 euro
d.- Hirigintza kontsultak (dokumentua luzatzen bada) 41,45 euro
e.- Digitalizatutako kartografiaren kopiak
- Kartografia osoa diskettean 257,65 euro
- Paperezko kopia (orri bakoitza) 13,90 euro
- Ploteatutako kopia (A-4) 10,50 euro
- Ploteatutako kopia (A-3) 13,90 euro
- Ploteatutako kopia (Ha) 208,90 euro
f.- Dokumentuen konpultsak
- 30.kopia arte (6 lehenak dohain) 0,10 euro/orriko
- 31.kopiatik aurrera 0,20 euro/orriko
D epigrafea: Hileta zerbitzua
a) Hilobiraketa eskubideak:
- panteoian edo berjan 38,65 euro
- udal hilobi batetan (10 urtez) 299,95 euro
b) Panteoia edo berja izateagatik:
- panteoia edo berja lagapenean jaso duenak, m2/urteko 16,50 euro
c) Lurraren kostea:
- panteoiak eraikitzeko, m2 234,30 euro
d) Eskualdaketengatik:
Lehenengo tarifa: Senar-emazte, guraso eta seme-alaben arteko oinordetza-eskualdaketak:
- a) Panteoia edo berja eta bere lurra, m2 38,65 euro
- b) Lurra, panteoi edo berjarik gabe, m2 38,65 euro
Bigarren tarifa: Lagapena edo beste edozein kontratu mota:
- a) Panteoia edo berja eta bere lurra, m2 77,40 euro
- b) Lurra, panteoi edo berjarik gabe, m2 77,40 euro
e) Gorpuzkiak lekualdatzeagatik:
- Kanposantuko leku batetik bestera 17,70 euro
- Herritik kanpo 53,20 euro
E epigrafea: Azokako zerbitzuak
1. tarifa: Postu fijoak (euro/ m2) 9,00 euro/hiruhilero
2. tarifa: Baserritarren postuak (euro/metro lineal.) 9,65 euro/hiruhilero
3. tarifa: Behin-behineko saltzaileen postuak (?/metro lineal) 18,60 euro/hiruhilero
4. tarifa: Saltzaile berezien postuak (euro/ m2) 19,85 euro/hiruhilero
F epigrafea: Hirigintza baimenen emakida
- 6.000 euro bitarteko aurrekontuak Salbuetsiak
- 6.000 eta 18.000 bitarteko aurrekontuak 97,15 euro
- 18.000 eta 300.000 bitarteko aurrekontuak 291,05 euro
- 300.000 eurotik gorako aurrekontuak 485,20 euro
Lehen erabilpenerako edo okupaziorako baimenak
- Bost etxebizitza edota lokal arte, bakoitzeko 41,45 euro
- Bost etxebizitza edota lokaletik gora, hurrengoak 20,80 euro
- Industriak, 500 m2tik beherakoak 281,40 euro
- 500 m2.tik gorako industriak 563,20 euro
Garajeek ez dute tasa hau ordainduko.
-a) Tasa ordaintzetik salbuetsita izango dira nekazal, abere eta baso ustiaketara era printzipalean dedikatzen diren familia unitateek egiten dituzten instalazio edo eraikuntza-lanak, familia hori elkarte edo komunitatea ez den bitartean; Nekazal turismokoak ere salbuetsita egongo dira. Nekazal, abere edo baso ustiaketa partziala baldin bada, hau da, familia unitateko kideren batek beste jarduera bat burutzen badu, % 50eko hobaria izango du zergaren kuotan, instalazio edota eraikuntza lanik egiten denean; betiere elkarte edo komunitatea ez bada. Hobari fiskala baserritarraren jabegoko zatiari edo proportzioari emango zaio bakarrik.
Aipatutako onura fiskaletako bat eskuratu nahi duenak ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu:
- Hobaria izateko nahitanahiezko baldintza da Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian alta emanda eta kotizazioen ordainketan egunean egotea egiaztatzea. Hau betetzea ezinezkoa bada, obra proiektuan nekazaritza eta abere-hazkuntza ustiapena dela frogatzen bada aurreko baldintza betetzen dela ulertzen da.
- Nekazal Ganbararen egiaztagiria, titularraren jarduera zehaztuz, eta aipatutako ustiaketa nagusia den ala mistoa den zehaztuz.
- Zinpeko aitorpena, ingurugiroa errespetatuta eta jarduera nagusi edo misto gisa, ustiakuntzarekin jarraituko dela adierazten duena.
- Aurrez adierazitako baldintzak ez betetzeak zuzenean onurak galtzea ekarriko du, indarrean dagoen araudiaren arabera eragin ditzakeen bestelako egintzen kaltetan gabe.
-b) Tasaren ordainketatik salbuetsita daude fatxada pintatzeko obrak eta pintatu aurretik egin beharko direnak (zarpeatu, lijatu eta abar). Era berean, salbuetsita daude leiho, balkoi eta pertsianen aldaketa edo konponketak, aldaketa edo konponketa bizilagun guztiek egiten dutenean.
-c) 13/1996 Foru Arauaren arabera Foru Aldundiak egitasmo estrategiko bezala izendatutako proiektuek %95eko hobaria izango dute.
-d) Babestutako birgaitze obrek %90eko hobaria izango dute zerga honen kuotan, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edo/eta dirulaguntza) jasotzen bada. Hobaria izateko, udalean aurkezten den aurrekontuaren eta Eusko Jaurlaritzan aurkezten diren fakturen arteko aldea %20koa baino handiagoa ezingo da izan. Halaber, Udalean eta Eusko Jaurlaritzan obra berberak eta gremio berdinak deklaratu beharko dira hobaria izateko.
-e) Monumentu historiko-artistikoetako obren kuotak % 90eko hobaria izango du, ondasuna kalifikatuta badago. Arau Subsidiarioen katalogoan "grado de protección máximo eta medio" dutenek %50eko hobaria izango dute. "Grado de protección básico" duten ondasunek ez dute hobaririk izango.
-f) Suteek eta hondamendiek sortutako kalteak konpontzeko obrak salbuetsita egongo dira.
-g)100eko 95eko hobaria, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira autokontsumoari begira. Dena den, hobari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioak Administrazio eskudunak homologatutako kolektoreekin hornituta egotea.
-h) 100eko 50eko hobaria, babes ofizialeko etxebizitzekin zer ikusia duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean.
-i) 100eko 90eko hobaria, eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean, Udaleko Gizarte Ongizate Batzordearen oniritzia badute. Hobaria izango du, soilik, mugikortasuna oztopatzen duten traba arkitektonikoak kentzera bideratuta dauden obren aurrekontuaren zatiak.
Igogailua jartzeko ordaindu beharreko tasa eta zergan %90eko hobaria aitortzeko irizpide hauek onartu zituen 2004-06-07ko Gobernu Batzordeak eta gero berretsi 2004-10-18an Udal Batzarrak:
- %33ko ezintasuna + 7 puntu, gutxienez, mugikortasun-arazoetan.
- Obrak egingo diren etxean erroldatuta egotea.
- Obra bukaerako faktura aurkeztea.
- Hobariaren kopurua kalkulatzeko, obraren kostearen ordainketa nola egingo den ziurtatzen duen komunitate-akordioaren ziurtagiria aurkeztea.
- Hobariaren kopurua elbarrituari itzuliko zaio.
- Obrak egingo diren etxearen jabea elbarritua izan behar da edo bere gurasoak edo bere ezkontidea, edo seme-alabak, edo bikotekideak.
- Ezingo da igogailua jartzeko beste dirulaguntza edo zerga-salbuespenik eskatu, gutxienez, 10 urte pasa arte, eta gainerako baldintzak bete beharko dira, betiere.
- Aparteko egoera eta gertakariak banan-banan aztertuko dira.
-j) Igogailuak jartzeko obrei %50eko hobaria ematea; horretarako, baldintza hauek bete beharko dira:
- Hobaria igogailuen instalazio berriei emango zaie.
- Ondasunek etxebizitza erabilera izan beharko dute.
- Ondasunek, gutxienez, behe oina gehi hiru pisuko altura izan beharko dute (00+3).
- Ondasunek, gutxienez, 10 urteko antzinatasuna izan beharko dute.
- Hobariaren onuradunak, igogailurik izan ez eta berau jarriko duten ondasunen jabe komunitateak izango dira.
- Hasiera batetan kuota osoa ordaindu beharko da; obra amaitutakoan, behin obra bukaerako faktura eta ordainketa agiria aurkeztu ondoren, hobariaren kopurua itzuli egingo da.
Hobari desberdinak ez dira akumulatuko eta beti hobari altuena aplikatuko da.
Hobari edo salbuespen hauen onuradun izateko baldintzak, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarentzako bere Ordenantza arautzaileak jasotzen dituen berberak izango dira.
G epigrafea: Establezimenduak irekitzeko baimenen emakida
Tasari loturik dagoen jarduera behin-betiko martxan jartzea ulertuko da irekitzeko baimena.
| IGOKA tramitatu | ||
|---|---|---|
| Jarduera | gabe-euro | tramitazioarekin-euro |
| Merkataritza | 394,55 | 563,80 |
| Zerbitzuak eta garajeak |
506,70 | 675,90 |
| Industria eta ostalaritza |
675,90 | 845,20 |
| Instalazioen legalizazioa (Aire egokitua, gas gordailuak...) |
0 | 394,55 |
| Jardueren legalizazioa | 394,55 | - |
Titularitate aldaketetan, jarduerak jarraitzen duenean eta aldaketarik ez dagoenean, ez da tasa kitatuko.
100m2-tik gorako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduek eta solairuan eraikitako 500 m2 baino gehiagoko industrialek %100eko igoera izango dute Tasa Orokorrarekiko.
Lokaletako obrengatik egindako lekualdaketak eta derrigorrezko botatzeak eragindakoak salbuetsita egongo dira.
Salbuespenak:
1. Ondorengo hauek salbuetsita egongo dira tasa ordaintzetik, baina ez dagokion baimena eskuratzetik:
- a) Lokaletako obrak direla eta larrialdiko behin-behineko egoerak eraginda lekuz aldatu beharra dutenak, baldin eta dagokion baimena badute.
- b) Derrigortutako botatze-lanek, erorketek, suteek eragindako lekualdaketek, eta agindu edo xedapen ofizialak betetzeko egin direla frogatzen direnek.
2. Aurreko puntuko a) idazatian aipatutako salbuespena aurretiko lokala egokitu edo zaharberritu ondoren irekitzea hartzen du bere barne, 8 hilabete baino gehiago pasatu ez badira.
3. Lehen puntuko b) idazatiari dagokionean, salbuespen horrek aurretiko lokala egokitu edo zaharberritu, edo aurreko lokalaren ordezko lokal berria ere barne ulertzen ditu, baldin eta titularrak aurreko lokala lagatzeagatik inolako kalteordainik jaso ez badu.
4. Bi salbuespenen kasuan, derrigorrezkoa izango da irekiko den lokal berriak zaharraren azalera bera izatea eta jarduera bera burutzea.
Hobariak:
1. Kuotaren % 50eko hobaria izango dute toki ezegokian (nahiz eta baimendua edo toleratua izan) dauden lokal edo establezimenduak Udal Administrazioak egokitzat jotzen dituen tokietara eramaten direnean, lokal berrian ere lehengo jarduera bera garatzeko bada.
2. Ondoko hauek kuotaren % 80ko hobaria izango dute:
- a) Senar-emazte eta aitzineko eta ondorengoen arteko titular aldaketak.
- b)Elkarte Ez Anonimoen izen sozialaren aldaketa, bazkideren baten heriotzagatik bada.
H epigrafea: Autotaxien eta gainerako alokairu ibilgailuen eta autoeskoletakoen baimenak luzatzeko zerbitzuak
Lehenengo epigrafea: Taxista lanetan iharduteko baimenak
- Baimenaren udal emakida bakoitzeko 1.134,30 euro
- Baimenen erabilera eta ustiapena, urtean 15,90 euro
- Lizentzia eskualdatzeko baimenagatik 1.517,35 euro
Bigarren epigrafea: Txoferrik gabeko ibilgailuen alokairuko baimenak
- Baimenaren udal emakida bakoitzeko 166,00 euro
- Baimenen erabilera eta ustiapena, urtean 15,95 euro
Hirugarren epigrafea:Baimendutako emakidadun ibilgailuen aldaketa 18,25 euro
I epigrafea: Ibilgailuak ibilgetzea eta bide publikotik kentzea
a) Bide publikotik kendu eta udal depositura eramateagatik, 26,05 euro eta 7,05 euro gehiago bertan egiten duen egun bakoitzeko, ibilgailua depositura eraman eta hurrengo egunetik hasita.
b) Ibilgetzeagatik, 8,25 euro.
Hori guztia egindako arau-urraketaren salaketagatik dagokion isunaren zenbatekoaz aparte, aurretik jarri eta ordaindu gabe daudenak ere gaineratuz.s
J Epigrafea : Ur-hornidura zerbitzua:
1. etxeko erabilera
- 40 m3 arte, hiruhilabetero 0,68 euro/m3
- 40 m3tik gora 1,41 euro/m3
2. Merkataritza eta zerbitzuak
- 40 m3 arte, hiruhilero 0,68 euro
- 40 m3tik gora 1,41 euro
3. Industria, ostalaritza eta merkatalguneak, ondorengoak barne:
- Harategi eta arraindegiak
- Iturgin, igeltsero, aroztegi, margolari eta beste gremio guztiak
- Ibilgailu tailerrak
- 50 m3 arte, hiruhilero 1,04 euro
- 50 m3tik gora 1,26 euro
4. Jabe komunitateetako kontadore bakarra (ur-beroa), minimo gabe
- erabiltzaile kopurua x 20 m3 arte, hiruhilero 0,68 euro
- erabiltzaile kopurua x 20 m3tik gora, hiruhilero 1,41 euro
5. Kontadoreen kontserbazioa
- 20 mm.tik beherakoak 2,21 euro
- 25 mm.koak 3,56 euro
- 30 mm.koak 4,66 euro
- 40 mm.koak 14,58 euro
- 50 mm.koak 16,53 euro
- 65 mm.koak 20,50 euro
- 80 mm.koak 26,15 euro
- 100 mm.koak 31,95 euro
6. Lotuneen kontserbazioa
- Tarifa 1-ekoak 0,78 euro
- Tarifa 2-koak 0,78 euro
- Tarifa 3-koak 3,58 euro
7. Sarera lotzeko eskubideak
- Abonatuaren zerbitzuko alta, lehen aldiz 34,36 euro
- Sare orokorrerako lotura, lehen aldiz 108,30 euro
"Bergarako edateko ur hornidurari buruzko Araudia" epigrafe honen osagarri izango da.
K epigrafea: Igerileku eta kiroldegiko instalazioak erabiltzea.
1.Tarifa. Indibidualak igerilekuarekin (euro)
- 18 urtetik beherakoak 62,80
- 18 urtetik gorakoak 94,70
- Langabetuak,ikasleak
- Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)
- Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)>LGS 61,55
- Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)
2.Tarifa. Familiarra
- 2 kide
LGS 124,70 - 3-4 kide edo gehiago
LGS 132,80 - Pentsiodun senar-emazteak
LGS 109,70
3.Tarifa. Indibidualak igerileku gabe (euro)
- 18 urtetik beherakoak 33,65
- 18 urtetik gorakoak 50,70
- Langabetuak,ikasleak
- Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)
- Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)>LGS 33,00
- Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)
4.Tarifa. Familiarra igerileku gabe
* 2 kide
- 3-4 kide edo gehiago
LGS 71,10 - Pentsiodun senar-emazteak
LGS 58,75
5. Tarifa. Debagoieneko kirol txartela.
- 1983 eta 2001 artean jaiotakoak, biak barne 81,15
- 1982an edo aurretik jaiotakoak 116,50
- Familiarra (20 urtetik beherako seme-alabekin) 162,35
6. Tarifa. Debagoieneko kirol txartela (Plus aukera Arrasate).
- 1983 eta 2001 artean jaiotakoak, biak barne 91,80
- 1982an edo aurretik jaiotakoak 155,30
- Familiarra (20 urtetik beherako seme-alabekin) 240,10
7. Tarifa. Sarrerak
- 18 urtetik beherakoak 2,55
- 18 urte edo gehiagokoak 3,75
- 10 bainutarako bonuak
- 18 urtetik beherakoak 20,90
- 18 urte edo gehiagokoak 34,35
- 15 lagunetatik gorako taldeak (umeko) 1,35
- Karneta berregitea 2,15
- Uda denboraldiko bonoak:
- 18 urtetik beherakoak 31,40
- 18 urte edo gehiagokoak 47,35
- Langabetuak,ikasleak
- Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)
- Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)>LGS 30,75
- Bono familiarra:
- 2 kide
- 2 kide>LGS 62,35
- 3 kide edo gehiago
- 3 kide edo gehiago>LGS 66,40
- Pentsiodun bikoteak
- Pentsiodun bikoteak>LGS 54,85
- Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)
8. Tarifa. Igeriketa Ikastaroak
- Ez abonatuak: 59,85
- Abonatuak: 40,35
- Langabetu,etxekoandre eta jubilatuak (arratsaldeko ikastaroak)
- Ez Abonatuak 22,85
- Abonatuak 16,15
- Igeriketa egokitua:
- Astean egun bat 13,15
- Astean bi egun 19,80
9 Tarifa. Sauna
| Sauna | ||
|---|---|---|
| Abonatuak | Ez abonatuak | |
| Saio bat | 3,50 | 5,75 |
| 5 saio | 14,75 | 23,05 |
| 10 saio | 26,80 | 44,55 |
10. Tarifa. Materialen alokairua
Hamaken zerbitzua:
- 15:00ak arte 0,75
- 15:00etatik 21:00ak arte 1,35
- Egun osoa 2,10
11. Tarifa. Kiroldegiko zerbitzuen erabilera
- Kantxa osoa 26,80 euro/orduko
- Kanpoko pistaren alokairua orduko 9,65 argiarekin eta 6,40 argirik gabe
- Rokodromoa:
- U.K.Z.ko edota P.M.T. bazkideentzat dohainik
- Gainontzekoak: Saio bat 2,50
- Gimnasioa:
- U.K.Z.ko bazkideentzat dohainik
- Gainontzekoak: Saio bat 2,50
- Futbito txapelketa: talde bakoitzeko 133,95
- Tenis pistaren alokairua orduko 3,50
- Tenis pistaren argiaren erabilera orduko 1,40
- Aldagela eta dutxak 1,00
- Solariuma:
| Solariuma | ||
|---|---|---|
| Abonatuak | Ez abonatuak | |
| Saio bat | 4,05 | 5,90 |
| 5 saio | 18,75 | 27,25 |
| 10 saio | 36,15 | 52,95 |
12. Tarifa: Ikastaroak
Mantentze Gimnasia, Aerobika eta Yoga ikastaroak
- Abonatuak, hilero, astean hiru egun 17,45 eta astean bi egun 13,90
- Ez abonatuak, hilero, astean hiru egun 24,45 eta astean bi egun 20,25
Gimnasioko ziklismoa
- Abonatuak, hilero 22,80
- Ez abonatuak, hilero 29,00
Tenisa
- Abonatuak, hilean 20,90
- Ez abonatuak, hilean 27,25
Adinekoentzako gimnasia
- Hiruhilekoa 34,00
13. Tarifa. Uda kanpaina
| Uda kanpaina | ||
|---|---|---|
| Abonatuak | Ez abonatuak | |
| Haur igeriketa | 16,70 | 20,05 |
| Igeriketa eta beste jarduerak | 13,40 | 16,70 |
| Multiaktibitatea | 26,80 | 33,45 |
| Txanda bakarreko jarduerak | 14,45 | 17,85 |
14. Tarifa. Jarduera Fisiko Egokitua
- Abonatuak, hiruhileko kuota 45,35
- Ez abonatuak, hiruhileko kuota 50,90
15. Tarifa. Frontoien alokairuak
- Udal pilotalekua orduko 7,25
- Udal pilotalekua orduko, argiarekin 10,15
- Beste pilotalekuak orduko 3,50
- Beste pilotalekuak orduko, argiarekin 4,95
Oharrak
- Elbarrituei 1. tarifan zehazten dena ezarriko zaie, %65eko gorako elbarritasun maila baldin badute.
- 2001.urtean edo lehenago jaiotako umeek bazkide karneta edo sarrera ordaindu beharko dute.
- Tarifa familiarrean, Famili Unitatetzat ondorengoa joko da: senar-emazteak eta 25 urte baino gutxiago duten eta ikasten edo lanik gabe dauden seme-alabak. Azken hauek justifikatu egin beharko dute beren egoera. Bestalde, senar-emazteen ordez pertsona bakarra ere izan liteke baina banandua, alarguna edo seme-alabak dituen ezkongabea izanez gero bakarrik.
- 1. eta 2. tarifak irailaren 1etik aurrera %50ean murriztuko dira.
- "1. tarifa indibiduala" idazatian, jubilatuen kasuan, bi ezkontideen diru-sarrerak hartuko dira kontutan.
LGS= Lanbidearteko Gutxienezko Soldata
L epigrafea: Udal Euskaltegia
04-05 ikasturteko tarifak:
Orduko euro bateko matrikula
M epigrafea: Etxez-etxeko Zerbitzua
Autonomoen eta abenduaren 22ko 72/2002 Foru dekretua indarrean sartu aurreko menpeko kasuen oinarrizko tarifa: 8,36 euro/orduko.
Beste menpeko guztiei aldian aldiro Gipuzkoako Foru Aldundiak definitutako prezioak aplikatuko zaizkie.
N epigrafea: Eguneko egonaldietarako zentrua
| Eguneko egonaldietarako zentroa | ||
|---|---|---|
| Bergararrentzat (euro/eguneko) | Kanpokoentzat (euro/eguneko) | |
| Oinarrizko zerbitzua | 12,41 | 32,36 |
| Elikadura | 2,04 | 5,91 |
| Garraioa | 1,55 | 4,77 |
Guztientzat gutxienezkoa 1,95 euro/eguneko
Ñ epigrafea: Mizpirualde Zaharren Egoitzan zerbitzuak emateari buruzkoa
Mizpirualde Zaharren Egoitzako zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ORDENANTZA FISKALA
I.-Xedapen orokorra
1.- artikulua
Uztailaren 5eko11/1989 Foru Arauak, Toki Haziendak arautzen dituenak, 43. artikulutik 50. artikulura ezartzen duenari jarraituz, Mizpirualde Zaharren Egoitzako zerbitzuak eskaintzeagatik tasak ezarri eta exigitzen ditu.
II.- Ezarpen eremua
2.- artikulua
Ordenantza hau udalerri guztian izango da aplikagarria.
III.- Subjektu pasiboa
3.- artikulua
Egoitzan bizi diren edo bizi izango diren pertsonek ordaindu beharko dute tasa hau.
IV.- Prezioa ordaintzeko derrigortasuna
4.- artikulua
Egoitzak pertsona onartzen duen une berean sortzen da tasa ordaintzeko derrigortasuna.
V.- Kuotak
5. artikulua
2005erako kuotak ondorengoak izango dira:
1) ezinduak ez diren egoiliarrak (eurotan)
A) 2001-01-01 baino lehen sartutakoak:
- A-1.-1994-01-31 baino lehen sartutakoak:
- Logela bikoitza (Bergara, Elgeta eta Antzuolako egoiliarrentzat) 575
- Logela bikoitza (Beste herrietako egoiliarrentzat) 621
- Banako gela 668
- A-2.-1993-12-31 baino geroago sartutakoak:
- Ezindua ez den egoiliarraren kuota 785
B) 2000-12-31 baino geroago eta 2002-07-01 baino lehenago sartutakoak:
- Ezindua ez den egoiliarraren kuota 809
C) 2002-06-30 baino geroago sartutako egoiliarren kuotak
- 2005-01-01 baino lehenago sartu eta ezindua ez dena 1.002
- 2004-12-31 baino geroago sartu eta ezindua ez dena 1.348
D) Aldi baterako egonaldiak
- Dagokion Foru arauak ezartzen denera egokituko da.
E) Kontuan hartzeko beste puntu batzuk
E-1.- Urtean zehar ezindua ez den egoiliarraren kondizioa aldatzen bada kuota ere era berean aldatuko da. Hala:
- 1994-01-01 baino lehen sartu direnentzat
- Logela bikoitza (Bergara, Elgeta eta Antzuolako egoiliarrarentzat) 575
- Logela bikoitza (Beste herrietako egoiliarrarentzat) 621
- Banako gela 668
- 1993-12-31 baino geroago eta 01-01-2001 baino lehenago sartu direnentzat
- Egoiliar ezinduaren edota ezindu handiaren kuota 873
- 2000-12-31 baino geroago eta 2002-07-01 baino lehenago sartu direnentzat
- Egoiliar ezinduaren kuota 1.052
- Egoiliar ezindu handiaren kuota 1.231
- 2002-06-30 baino geroago sartutakoentzat
Egoiliarrek egin behar duten ekarpena Foru Aldundiak finkatzen du apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretuaren eta abenduaren 30eko 801/2002 Foru Aginduaren arabera.
E-2.- Egoiliarra 1994-01-01 baino lehen sartu bada eta bere hileko pentsioa besterik ez badauka (bestelako ondasunik ez badauka), honela kalkulatuko da bere kuota: hileko pentsioari, aparteko lansariak kontuan hartu gabe, horren %75a aplikatuko zaio (artikulu honetako A-1 idazatian ezarritako gehienezkora iritsi arte). Beste %25 bere erabilera librerako geldituko litzateke, eta kopuru hori, aparteko lansarien zati proportzionala kontuan hartuta, ezingo da urte horretako hileko Gutxieneko Lanbidearteko Soldataren %20a baino baxuagoa izan.
E-3.- 1993-12-31tik hona sartutakoen kasuan, eta egoiliarrak bere hileko pentsioa besterik ez badauka (bestelako ondasunik ez badauka), honela kalkulatuko da bere kuota: hileko pentsioari, aparteko lansariak kontuan hartuta, horren %75a aplikatuko zaio (artikulu honetako A-1 idazatian ezarritako gehienezkora iritsi arte). Beste %25 bere erabilera librerako geldituko litzateke, eta kopuru hori ezin izango da urte horretako hileko Gutxieneko Lanbidearteko Soldataren %20a baino baxuagoa izan.
E-4.-Egoiliarrak finantza ondasunik (dirua edo aurrezki-kontuak edo kontu finantzarioak) badauka, izendatutako kuota ordaindu beharko du, bere pentsio-mailari begiratu barik; pentsioaren %75aren kuota ordaintzea egokitu balitzaio, urtean bere erabilera librerako geratuko litzaiokeen kopurua eta bere finantza-ondasunen kopurua berdinak izan arte.
E-5.-Egoiliarrak ondasun higiezinak besterik ez badauzka, E-2 eta E-3., idazatietan zehaztutako prozedura jarraituko da kuota kalkulatzeko.
2) Egoiliar ezinduak eta ezintasun handia dutenak eta unitate psikogeriatrikoetako erabiltzaileak
Ezindu eta ezintasun handia duten egoiliarrei eta unitate psikogeriatrikoetako erabiltzaileei arreta ematea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuduntza da, berak finkatzen eta hitzartzen ditu, beraz, gehienezko prezioak eta egoiliarrek egingo dituzten ekarpenak.
Egoiliarrek egin behar duten ekarpena Gipuzkoako Foru Aldundiak finkatzen du apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretuaren eta abenduaren 30eko 801/2002 Foru Aginduaren arabera.
VI. Gestiorako arauak
6.- artikulua
2002-06-30 baino geroago sartutako ezindu, ezindu handi eta unitate psikogeriatrikoetako erabiltzaileei 20/2002 foru dekretua aplikatuko zaie.
Beste kasuentzat:
1.- Zorraren errekonozimendua: egoiliarrak kuota nominala ordaintzen ez badu, zorraren errekonozimenduko eskritura egingo da Notarioaren aurrean eta egoiliarrak Fundazioarekin dituen betebehar ekonomikoak jasoko dira bertan. Horrekin batera, hilero zor duen kopurua (kuota nominalaren eta ordaindutako kuotaren arteko aldea) sinatuko du, hartarako diseinatuko diren orrietan. Egoiliarrak bere buruaren jabe izatea eragozten dion ezgaitasun fisiko zein psikiko larriak balitu, ezgaitasuna lortzeko tramitazioa egingo da. Prozedura judizialean izendatzen den tutoreak sinatu beharko du kasu horretan Zorraren errekonozimenduko eskritura.
2.- Egoiliarra hiltzen denean, Fundazioak egindako zorra kobratu egingo du, zor duen kopurua bere aurrezki-kontuetatik kobratuz, halakorik balego. Ondasun higiezinak balitu, zor den kopurua ordainduz kitatu ahal izango dute zorra legezko oinordekoek. Hala egin ezean, Egoitzak zorraren gainean duen eskubidea gauzatuko du, legez dagozkion era eta prozedura erabiliz. Fundazioak hildakoaren hiletako gastuak ordaintzea garantizatuko du, gastu horiei aurre egiteko ondasunik ez badago.
3.- Egoiliarraren ondasunetan aldaketak izatearen ondorioz sortzen diren betebehar ekonomikoak honela zehazten dira:
- 3-1.-Sarrerako eskaria egitean, azken BOST URTEetan familiako edo beste inoren aldeko eskualdaketarik ez duela egin aitortuko du.
- 3-2.-Zorraren errekonozimendua egitean, bere ondarean gertatzen den edozein gorabeheraren berri Fundazioari emateko konpromezua hartuko du.
4.- Ordaintzeko era: egoiliarrak hilabetea pasa ondoren ordainduko du kuota bakoitza, ondoren azaltzen diren moduetako edozein erabiliz:
a) Ordainketa eskudirutan eginez.
b) Titular gisa dagoen kontuetatik hilero kuota atera dezan Egoitzari baimena emanez.
VII.- Azken xedapena
7. artikulua
Ordenantza hau indarrean izango da aldaketaren bat edo indargabetzea erabakitzen ez den artean, eta 5. Artikuluan jasotzen diren kuotak 2005 ekitaldirako tasak izango dira.
O epigrafea: Fraiskozuriko udal frontoiari buruzkoa
1.- Eskuz jokatzeko ordu bateko alokairua:
- argirik gabe 7,25 euro
- argiarekin 10,15 euro
2.- Pilota partidua ez den beste edozein ekitaldi antolatzeko alokairua: 69,65 euro/eguneko
3.- Pilota partidua ez den beste edozein ekitaldiren ondorengo derrigorrezko garbiketa bakoitzeko:
- beheko aldearena 165,00 euro
- beheko eta goiko aldearena 219,60 euro
4.- Udal taulatua, udaleko langileek muntatzea eta kentzea:
- a) 7,5 x 6 m-ko taulatua: 1.352,25 euro
- b) 10 x 8 m-ko taulatua: 1.730,20 euro
- c) 12 x 8 m-ko taulatua: 2.125,85 euro
5.- Udal taulatua, norberak muntatzea eta kentzea (udal langile baten presentzia derrigorrezkoa izango da):
- a) 7,5 x 6 m-ko taulatua: 252,25 euro
- b) 10 x 8 m-ko taulatua: 288,25 euro
- c) 12 x 8 m-ko taulatua: 324,30 euro
6.- Taulatu pribatua, norberak muntatzea eta kentzea (udal langile baten presentzia derrigorrezkoa izango da):
- a) 45 m2 edo gutxiagoko taulatua: 108,15 euro
- b) 46 eta 80 m2 arteko taulatua: 144,20 euro
- c) 81 m2 edo gehiagoko taulatua: 180,20 euro
7.- Moketa jartzea eta jasotzea 129,90 euro
P epigrafea: Txakurtegia.
Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzaren arabera, tasa hauek ezarriko dira:
- Animalia jasotzeagatik 14,50 euro
- Animalia txakurtegian egoteagatik: 3,35 euro/eguneko
- Animaliaren errenuntzia (33-4. artikuluan jasotako kasuan) 144,00 euro
Zerbitzua arautzen duen ordenantzak epigrafe honen izaera osagarria izango du.
Q epigrafea: Zabalotegiko aretoa.
Zabalotegiko aretoa erabiltzeagatik (Orfeoia izan ezik) ondorengo tasak ezartzen dira:
- Egun erdiz 7,20 euro
- Egun osoa 14,40 euro
R epigrafea: Kamioi grua.
Kamioi grua erabiltzeagatik ondorengo tasak ezartzen dira: 57,70 euro/irteerako
Zerbitzua eman beharreko tokia Bergaratik 15 km. baino gehiagora balego, gainera, 0,33 euro/kilometroko.
Kasu guztietan udal txoferrak sartutako lanorduen kostua erantsiko da.
C, F eta G epigrafeendako oharra: Eskaera egiteko orduan Udalak autolikidazio errejimenean ordainaraziko du tasa hau.
Honako hauek dira funtzionamendurako arauak:
- Autolikidazioa egiteko epea: eskaera aurkezten denetik zenbatuta, 10 eguneko gehienezko epea izango da.
- Aurreko idazatian xedatutakoa bete ezean, azaroaren 26ko 30/1992ko Legearen 42.1. artikuluak dioenari jarraituaz, eskatzaileak bere eskaerari uko egin diola ulertuko da, eta bestelako tramitaziorik gabe artxibatu egingo da.
- Autolikidazioa egiteko, udal-bulegoetan horretarako prestatuta dagoen inprimakia bete, eta kasu bakoitzean behar den dokumentazioa (aurrekontua, fakturak, etabar) aurkeztu beharko da.
- Obra tasa gehi eraikuntza zerga 6.000 eurotik gorakoa denean, zerga autolikidazio errejimenean eskatuko da baina zergadunak ordainketaren atzerapena edo zatiketa eskatu ahal izango du, beti ere, dagokion interesa ere ordainduz, autolikidazioa egin behar zen momentutik sortutakoa.
