Ekonomi jardueren gaineko zerga
Udalerriko ekonomi jardueren gaineko zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulatzen dituen ordenantza fiskala.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. Artikulua
Udal honek Ordenantza Fiskal honetako koefizienteak eta indizeak finkatu ditu, Ekonomi Jardueren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 13/1989 Foru Arauko 10 eta 11 artikuluetan aurreikusitako ahalmenak erabiliz (ikus azken artikulu honen idazketa berriak eman duen Premiazko Zerga Neurriei buruzko apirilaren 5eko 7/1991 Foru Araua).
II. GUTXIENEZKO KUOTEN PONDERAZIOA
2. Artikulua
Udalerri honetan zergapetutako jardueretarako zerga honen tarifetan Gipuzkoako Foru Diputazioak ezarri dituen gutxieneko kuotak 1.ERANSKINEAN azaltzen den koefizientearen arabera gehituko dira.
3. Artikulua
Udalerrian Zerga honek zergapetutako jarduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko 2.artikuluaren arabera gehitutako kuotei 2.ERANSKINean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontuan hartuz.
4. Artikulua
Gehikuntza koefizientea eta kokapen indizea, ordenantza honen 2 eta 3 artikuluetan hurrenez-hurren finkatzen direnak, ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.
5. Artikulua
Aipatu 3.artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza edo auzoak 2.ERANSKINean erlazionatutako kategorien arabera, sailkatzen dira.
III.TRIBUTUZKO KUOTA
6. Artikulua
Zerga honen tributu kuota, tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotez osatuko da, eta Ordenantza honetako 2 eta 3 artikuluen eta, kasua balitz, Foru Errekarguaren arabera dagokion indizea eta koefizientea erantsiz.
IV. GESTIO ARAUAK
7.Artikulua
1. Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapen ahalmenak Gipuzkoako Foru Diputazioarengana eskuordetu ahal izango dira Udal Batzarrak aldez aurretik erabakitako eran, edukiarekin eta neurrian, eta horretarako, urtearen hasiera baino lehen dagokion hitzarmena sinatu beharko da.
2. Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilabetearen barruan. Era berean, Aldizkari horretan bertan argitaratuko da hitzarmen horien salaketa.
3. Lehen zenbakian erabakitakoa horrela bada ere, Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak, kuota probintzialei zein bereziei dagokienean.
V. AZKEN XEDAPENA
Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta horren 1.eta 2. ERANSKINetako koefizienteak, indizeak eta bide publikoen kategoriak ERANSKINean esaten den eguneko udaleko Osoko Bilkurak onartu zituen, eta 2007ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta erregelamenduaren arabera aldatzea edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuko dira.
1. ERANSKINA
Batzarraren data: 2006ko urriak 30
Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,7036
Halaber, zerga hau onartzen duen 1993ko apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11.artikuluan xedatutakoaren arabera, eragiketa bolumenaren araberako ponderazio koefizientea ezarriko da.
2. ERANSKINA
Udalerriko bide publikoen sailkapena:
Kategoria Indizea
Bakarra 1,-
3. ERANSKINA
Foru Aldundiak egitasmo estrategiko bezala izendatutako proiektuek %95eko hobaria izango dute 13/1996 Foru Arauaren arabera.
