Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Gai fiskalak »  Ekonomia jardueren gaineko zerga

Ekonomia jardueren gaineko zerga

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. Artikulua

Udal honek Ordenantza Fiskal honetako koefizienteak eta indizeak finkatu ditu, Ekonomi Jardueren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 13/1989 Foru Arauko 10 eta 11 artikuluetan aurreikusitako ahalmenak erabiliz (ikus azken artikulu honen idazketa berriak eman duen Premiazko Zerga Neurriei buruzko apirilaren 5eko 7/1991 Foru Araua).

II. GUTXIENEZKO KUOTEN PONDERAZIOA

2. Artikulua

Udalerri honetan zergapetutako jardueretarako zerga honen tarifetan Gipuzkoako Foru Diputazioak ezarri dituen gutxieneko kuotak 1.ERANSKINEAN azaltzen den koefizientearen arabera gehituko dira.

3. Artikulua

Udalerrian Zerga honek zergapetutako jarduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko 2.artikuluaren arabera gehitutako kuotei 2.Eranskinean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontuan hartuz.

4. Artikulua

Gehikuntza koefizientea eta kokapen indizea, ordenantza honen 2 eta 3 artikuluetan hurrenez-hurren finkatzen direnak, ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.

5. Artikulua

Aipatu 3.artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza edo auzoak 2.Eranskinean erlazionatutako kategorien arabera, sailkatzen dira.

III.TRIBUTUZKO KUOTA

6. Artikulua

Zerga honen tributu kuota, tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotez osatuko da, eta Ordenantza honetako 2 eta 3 artikuluen eta, kasua balitz, Foru Errekarguaren arabera dagokion indizea eta koefizientea erantsiz.

IV. GESTIO ARAUAK

7.Artikulua

  1. Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapen ahalmenak Gipuzkoako Foru Diputazioarengana eskuordetu ahal izango dira Udal Batzarrak aldez aurretik erabakitako eran, edukiarekin eta neurrian, eta horretarako, urtearen hasiera baino lehen dagokion hitzarmena sinatu beharko da.
  2. Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilekoaren barruan. Era berean, Aldizkari horretan bertan argitaratuko da hitzarmen horien salaketa.
  3. Lehen zenbakian erabakitakoa horrela bada ere, Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak, kuota probintzialei zein bereziei dagokienean.
  4. AZKEN XEDAPENA

    Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta horren 1.eta 2. Eranskinetako koefizienteak, indizeak eta bide publikoen kategoriak Eranskinean esaten den eguneko udaleko Osoko Bilkurak onartu zituen, eta 2009ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta aldatzea edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuko dira.

ERANSKINA 1

Batzarraren data: 2008ko abenduak 22

Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,8604

Halaber, zerga hau onartzen duen 1993ko apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11.artikuluan xedatutakoaren arabera, eragiketa bolumenaren araberako ponderazio koefizientea ezarriko da.

ERANSKINA 2

Udalerriko bide publikoen sailkapena:

Kategoria: Bakarra
Indizea: 1

ERANSKINA 3

13/1996 Foru Arauaren arabera Foru Aldundiak egitasmo estrategiko bezala izendatutako proiektuek %95eko hobaria izango dute.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI