Okupazioagatik tasa
Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
I- XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.-
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik eta, halaber, erabilera publikoari atxikitako beste ondasun batzuenagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.-
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II- EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.-
Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren aprobetxamendu bereziak eta, halaber, erabilera publikoari atxikitako beste ondasun batzuenak eratzen du egitate ezargarria.
III- SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.-
1.- Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.
2.- Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien aprobetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
3.- Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziarengatik, zuzenean us-tiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publi-koen aprobetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo de-fentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.
5. artikulua.-
Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, aprobetxamenduaren onuradun direnek.
IV- SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK
6. artikulua.-
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V- OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.-
Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI- KUOTA
8. artikulua.-
- - Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
- - Erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.
Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.
Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edo diru-itzulketak.
VII- SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
9. artikulua.-
1.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidetuko dagokion ordainketa egiten ez bada.
2.- Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
3.- Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
VIII- LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
10. artikulua.-
Entitate Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak ordainarazpen bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX- TASEN KUDEAKETA
11. artikulua.-
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, ?Tributu eta prezio publikoen urratze eta zigorren? udal Ordenantzan eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X- AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 2008ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
XI- ERANSKINA
Onarpena: 2007ko abenduak 17
A epigrafea: Hesiak, aldamioak, zutabeak eta eustagak
1.tarifa: Eskonbro, lur, hondar, eraikuntzarako material, egur eta beste edozein materialekin bide publikoa okupatzeagatik, metro karratuko edo frakzioko eta eguneko 3,45
2.tarifa: Eskonbroak eta eraikuntzarako materiala biltzeko metalezko edukinontziak jartzeagatik, bakoitzagatik eta eguneko 6,70
3.tarifa: Hesi, aldamio edo beste instalazio egokiekin bide publikoa okupatzeagatik, metro karratu edo frakzioko eta hileko 3,45
4.tarifa: Puntal, eustaga edo apeoko beste elementu batzuekin kalea okupatzeagatik, metro karratu edo frakzioko eta hileko 6,70
5.tarifa: Bide publiko bat okupatu eta zirkulaziorako eta jendearentzat aldibaterako ixteagatik, eguneko 44,50
Lehengo, bigarren eta hirugarren tarifetan aipatzen diren aprobetxamenduetako elementu determinatzaileren batzuk hesiekin mugatutako leku baten barruan jarrita edo ipinita egoteak ez du tarifa horien kitapenik sortaraziko, hirugarren tarifaren arabera hesiei dagokien kuotetan sartuta egongo da eta.
KUOTAK
Ordainarazpen honengatik eska daitezkeen kuotak, eskatu edo emandako aprobetxamendu bakoitzagatik ordaindu beharko dira, eta tarifa bakoitzean aipatutako epe-muga murriztezinaren arabera ordaindu beharko dira. Baimena jasotzean ordaindu beharko dira eta hurrengo kuotak hileko lehenengo egunetan.
Tasaren ordainketatik salbuetsiak egongo dira edo hobaria izango dute ondorengo obren eraginez egiten diren okupazioek, obra baimenaren iraupen-aldian bakarrik:
1.- Monumentu historiko-artistikoetako obren kuotak % 90eko hobaria izango du, ondasuna kalifikatuta badago. Arau Subsidiarioen katalogoan "grado de protección máximo eta medio" dutenek %50eko hobaria izango dute. "Grado de protección básico" duten ondasunek ez dute hobaririk izango.
2.- Fatxadak txukuntzeko obrak salbuetsiak egongo dira.
3.- Hirigintza oztopoak kentzeko obrek %90eko hobaria izango dute.
4.- Etxebizitzetan egindako babestutako birgaitze-obrak: % 90eko hobaria, beti ere Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edo/eta dirulaguntza) jasotzea derrigorrezkoa delarik onura hau izateko.
5.- Suteek eta hondamendiek sortutako kalteak konpontzeko obrak salbuetsita egongo dira.
6.- 100eko 95eko hobaria, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira autokontsumoari begira.
7.- %50eko hobaria, babes ofizialeko etxebizitzekin zer ikusia duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean.
Hobari desberdinak ez dira akumulatuko eta beti hobari altuena aplikatuko da. Hobari edo salbuespen hauen onuradun izateko baldintzak Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarentzako bere Ordenantza arautzaileak jasotzen dituen berberak izango dira.
B epigrafea: Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkaleku erreserba bide publikoan.
Lehen tarifa: ibilgailuak espaloitik sartzeagatik, metro linealeko
-1 zenbakia: Ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako erabiltzen diren lokaletan 31,35
-2 zenbakia: Ekonomi Jardueren gaineko Zerga ordaintzen duten lokalengatik
- a) 15 langile edo gutxiago dutenek 15,95
- b) 15 langile baino gehiago dutenek 29,70
-3 zenbakia: Aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokaletan
- a) 3 plaza baino gutxiago 9,95
- b) 3 eta 10 plaza artean dutenak 19,85
- c) 11 eta 30 plaza bitartekoak 29,70
- d) 31 eta 50 plaza bitartekoak 39,70
- e) 50 plaza baino gehiagokoak 55,20
Bigarren tarifa: Galtzadan lekua iraunkorki erreserbatuta edukitzeagatik, metro linealeko
-1 zenbakia: Ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako erabiltzen diren lokaletan 47,55
-2 zenbakia: Ekonomi Ihardueren gaineko zerga ordaintzen duten lokaletan
- a) 15 langile edo gutxiagokoak 23,85
- b) 15 langile baino gehiagokoak 47,60
-3 zenbakia: Aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokalengatik
- a) 3 plaza baino gutxiago 19,85
- b) 3 eta 10 plaza bitartekoak 39,70
- c) 11 eta 30 plaza bitartekoak 59,45
- d) 31 eta 50 plaza bitartekoak 80,15
- e) 50 plaza baino gehiago 111,30
Hirugarren tarifa: ibilgailuak espaloitik sartu eta galtzadan lekua erreserbatzeagatik, metro linealeko:
-1 zenbakia: Ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako erabiltzen diren lokaletan 63,70
-2 zenbakia: Ekonomi Jardueren gaineko zerga ordaintzen duten lokalentzako
- a) 15 langile edo gutxiago 31,35
- b) 15 langile baino gehiago 63,70
-3 zenbakia: Aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokalentzako
- a) 3 plaza baino gutxiago 23,85
- b) 3 eta 10 plaza bitartekoak 47,60
- c) 11 eta 30 plaza bitartekoak 63,70
- d) 31 eta 50 plaza bitartekoak 95,25
- e) 50 plaza baino gehiago 133,35
Laugarren tarifa: galtzadan karga-deskarga lanetarako erreserba iraunkorragatik, metro linealeko
a) Gehienez 6 ordu egunean 23,85
b) 6 ordu baino gehiago egunean 47,60
Bosgarren tarifa: noizean behingo beharrengatik erabilera desberdinetarako lekuak erreserbatzeagatik, metro linealeko 2,62
Seigarren tarifa:
Ibi plaka 17,05
- -Bosgarren tarifagatik eskatu beharreko kuotak aurkeztutako eskakizun bakoitzarengatik kitatuko dira.
- -Zergaldia urte naturala izango da eta tasa honen kuotek horixe hartuko dute kontuan.
- -Tasa seihilabeteko epeaz zorpidetuko da, baimendutako edo baimendu gabeko aprobetxamenduari zein egunetan ekin zaion begiratu gabe.
C epigrafea: Ferietako postuak
-Herriko jaiak: kontzertu edo enkantearen arabera.
-Auzoetako jaiak eta bestelakoak: 0,65 EUR/m2/5 egunetan (edo zatia)
-Zirkoak: 365,00 EUR/eguneko
D epigrafea: zanga eta luebakiak irekitzea
TARIFA BAKARRA: Eskatu edo emandako aprobetxamendu bakoitzarengatik eta obren iraupen egun bakoitzarengatik:
Lehen epigrafea:
-1 zenbakia: Aprobetxamendua orokorrean, galtzada-espaloia edo herri erabilpenerako ondasunengatik, metro karratu edo frakzioko 1,42
-2 zenbakia: Aprobetxamendua zeharbideetan bada 2,81
-3 zenbakia: Aprobetxamenduak hilabete baino gehiago irauten badu, metro linealeko eta hilabeteko 28,27
Bigarren epigrafea:
-1 zenbakia: Kalikata edo zangak irekitzea, gehienez metro bateko zabalerakoak, metro lineal edo frakzioko 1,42
-2 zenbakia: Aprobetxamendua zeharbideetan bada 2,81
-3 zenbakia: Aprobetxamenduak hilabete baino gehiago irauten badu, metro linealeko eta hilabeteko 28,27
Kuota hoiek % 400 igoko dira, aprobetxamendua Udalak emandako epea baino luzeagoa bada. % 50 gehiago ordaindu beharko dira, bide publiko batean urbanizazio-obrak egin eta hurrengo lehenengo urtean eskaera aurkeztu edo burutzen diren instalazio-obren kuotak.
E epigrafea: Udal bide publikoetako lurzoru, hegalkin eta lurpearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia
a)Horniketa zerbitzua ustiatzen duten enpresen kasuan.
Ikusi "Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen udal ordenantza fiskala".
b)Gainontzeko kasuetan
Lehen tarifa: Oinarriko azaleradun aprobetxamenduetan, terrenoen balioaren gaineko urteroko zerga-tasa, metro karratuko edo frakzioko 15% Bigarren tarifa: luzera-oinarria duten aprobetxamenduetan, terrenoen balioaren gaineko urteroko zerga-tasa, metro karratuko edo frakzioko
-Errailekin 14,15
-Hodiekin 14,15
Hirugarren tarifa: Oinarrian elementu bakanak dituzten aprobetxamenduetan, eta elementu bakoitzeko aurreikusitako edo okupatutako azalera metro karratua baino gutxiagokoa denean, bakoitzagatik ordaindu beharreko urteko edo zatitu ezinezko kuotak hauek izango dira
-Posteak, farolak, zutabeak eta antzekoak 14,15
-Lotura, banaketa eta errejistro kajak 11,35
-Horma-besoak, euskarriak eta antzeko elementuak 1,42
F epigrafea: Irabazizko xedez, lurzoru publikoan mahaiak eta aulkiak jartzea
- -Hileroko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko 6,15 EUR
- -Eskaera urtebeterako bada, urteko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko 64,05 EUR
Halaber, mahai eta aulkiekin lurzoru publikoa okupatzeko baimenei dagokien tasa autolikidazio sistema erabiliz kobratuko da aurrerantzean. Udalak, baimen eskaera aurkezten denean, autolikidazio errejimenean eskatuko du tasa hau.
Funtzionamendu arauak ondorengo hauek izango dira:
-Autolikidazioa, eskaera sartzen den egunetik kontatzen hasita gehienez ere 10 eguneko epean egin beharko da.
-Aurreko puntuan zehaztutakoa bete ezean, eskatzaileak bere eskariari uko egin diola ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 artikuluan aurrikusitako eraginekin, beste tramite gabe artxibatu egingo delarik.
-Autolikidazioa egiteko horretarako prestatuta Udal bulegoetan eskainiko den inprimakia bete beharko da eta kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa aurkeztu.
KUDEAKETA ARAUAK
- - Ordainarazpena zorpidetuta ulertuko da baimena eman edo aprobetxamendua hasten den momentutik (beharrezko baimenik gabe hasitako kasuetan).
- - Ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamenduak lortzeko interesa duten entitate edo norbanakoek, udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, aprobetxamenduaren izaera eta hedadura zehaztuz.
- - Eskatutako denboraldirako emango dira baimenak; beraz, beste denboraldi baterako baimena nahi baldin bada, behar den aurrerapenarekin, baimen-eskaera aurkeztu beharko du berriz ere interesatuak.
- - Baimena ematerakoan, Udalak aprobetxamendurako azalera mugatuko du.
- - Lurzoru publikoa mahai eta aulkiekin okupatzea arautzen duen ordenantza, epigrafe honen osagarria da.
- - Hilabete baten barruan, 15 egun edo gutxiagorako baimena ematen denean hilabete erdi kitatuko da; baina hamabost egun baino gehiagorako baimena denean hilabete osoa kitatuko da.
- - Urte guztirako eskaerak urteko lehen hiruhilekoan egin behar dira.
G epigrafea: Lurzoru publikoa kioskoekin okupatzea.
Aplikatuko den tasa, urtero, 36,20 ?/m2-ko izango da.
Ordainarazpen honengatik eskatu beharreko kuotak hiruhilabeterokoak eta murriztu ezinak izango dira.
KUDEAKETA ARAUAK
- -Kontsezioa ematen denean edo lurzoru publikoa, beharrezkoa den baimen barik, okupatzen denean zorpidetuko da ordainarazpena, eta hiruhilabetero hiruhilabetekoaren lehenengo egunean ondorengo aprobetxamenduengatik.
- -Ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamenduetakoren bat egin nahi duenak, dagokion eskaera aurkeztu behar du udaletxean, aprobetxamenduaren izaera eta hedadura zehaztuz, eta instalazioa jarri nahi den kokaleku zehatza adieraziko duen krokisa aurkeztuz.
- -Aprobetxamendua lagatzen denean -lagatzeko arrazoiari begiratu gabe-, aprobetxamenduaren titularrek bajaren agiria bete beharra dute udal administrazioan. Hori egiten ez dutenek ordainarazpena ordaintzen jarraitu beharko dute. Bajaren deklarazioak bete ondorengo hiruhilabetekoan izango du eragina. Hala, instalazioak erabilgarriak badira, Udalak hartuko ditu bere kargu inolako kalte ordainik ordaindu gabe edota, bestela, erabiltezin bihurtzeko beharrezko neurriak hartu beharko ditu, kioskoa botatzea bidezkoa denean, utzi duenaren gain joango delarik kioskoa desmantelatzea, hala badagokio.
- -Kioskoekin lurzoru publikoaren okupazioa arautzen duen Ordenantzak epigrafe honen izaera osagarria du.
H epigrafea: Kalez-kaleko salmentarako postuak lurzoru publikoan jartzea
Postuak, elementu higigarriak, etab. jartzeagatik, egunean izango den karga-tasa ondokoa izango da 2,35 EUR/m2 Merkatu-txikiko tarifa, hiruhilekoari dagokiona, tarifa orokorra (1,17 EUR/m2) bider 13 eginez kalkulatuko da
Ordainarazpen honengatik eskatu beharreko kuotak murriztu ezinak izango dira eta ondoko epeetan ordainduko dira:
- Dagokion baimena jasotzerakoan, erabilera 3 hilabetekoa edo gutxiagokoa bada.
- Hiruhilabetero, baimena 3 hilabete baino epe luzeagorako eman bada.
