Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Gai fiskalak »  Okupazioagatik tasa

Okupazioagatik tasa

UDAL JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I- XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.- Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik eta, halaber, erabilera publikoari atxikitako beste ondasun batzuengatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

2. artikulua.- Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

II- EGITATE EZARGARRIA

3. artikulua.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren aprobetxamendu bereziak eta, halaber, erabilera publikoari atxikitako beste ondasun batzuenak eratzen du egitate ezargarria.

III- SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.-

  1. - Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.
  2. - Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien aprobetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
  3. - Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen aprobetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.

5. artikulua.-

Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, aprobetxamenduaren onuradun direnek.

IV- SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

6. artikulua.-

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

V- OINARRI EZARGARRIA

7. artikulua.-

Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.

VI- KUOTA

8. artikulua.-

  1. - Zerga kuota tarifa bat, espresuki erabakitako kopuru finko bat  edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
  2. - Erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.

Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.

Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edo diru-itzulketak.

VII- SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

9. artikulua.-

  1. - Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidetuko dagokion ordainketa egiten ez bada.
  2. - Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
  3. - Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

VIII- LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

10. artikulua.-

Entitate Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak ordainarazpen bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

IX- TASEN KUDEAKETA

11. artikulua.-

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

X- AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 2010eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.

XI- ERANSKINA

Onarpena: 2009ko urriak 26

A epigrafea: Hesiak, aldamioak, zutabeak eta eustagak

  1. tarifa: Eskonbroak eta eraikuntzarako materiala biltzeko metalezko edukinontziak, erremolkeak edo edozein motako ibilgailuak jartzeagatik, bakoitzak 6,70 ?/eguneko.
  2. tarifa: Obrako materialarekin eta/edo makinariarekin jabari publikoa okupatzeagatik 1,34 euro/m2/eguneko.
  3. tarifa: Hesi, hesitura, ostiko, aldamio edo beste instalazio egokiekin bide publikoa okupatzeagatik, 0,67 euro/m2/eguneko.
  4. tarifa: Bide publiko bat okupatu eta zirkulaziorako eta jendearentzat aldibaterako ixteagatik, 44,50 euro/eguneko.

KUOTAK

Ordainarazpen honengatik eska daitezkeen kuotak, eskatu edo emandako aprobetxamendu bakoitzagatik ordaindu beharko dira, eta tarifa bakoitzean aipatutako epe-muga murriztezinaren arabera ordaindu beharko dira. Baimena jasotzean ordaindu beharko dira eta hurrengo kuotak hileko lehenengo egunetan. Tasaren ordainketatik salbuetsiak egongo dira edo hobaria izango dute ondorengo obren eraginez egiten diren okupazioek, obra baimenaren iraupen-aldian bakarrik:

  1. - Monumentu historiko-artistikoetako obren kuotak % 90eko hobaria izango du, ondasuna kalifikatuta badago. Arau Subsidiarioen katalogoan "grado de protección máximo eta medio" dutenek %50eko hobaria izango dute. "Grado de protección básico" duten ondasunek ez dute hobaririk izango.
  2. -Fatxadak txukuntzeko obrak salbuetsiak egongo dira.
  3. -Hirigintza oztopoak kentzeko obrek %90eko hobaria izango dute.
  4. -Etxebizitzetan egindako babestutako birgaitze-obrak: % 90eko hobaria, beti ere Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edo/eta diru-laguntza) jasotzea derrigorrezkoa delarik onura hau izateko.
  5. -Suteek eta hondamendiek sortutako kalteak konpontzeko obrak salbuetsita egongo dira.
  6. -100eko 95eko hobaria, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira autokontsumoari begira.
  7. -%50eko hobaria, babes ofizialeko etxebizitzekin zer ikusia duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean.

Hobari desberdinak ez dira akumulatuko eta beti hobari altuena aplikatuko da. Hobari edo salbuespen hauen onuradun izateko baldintzak Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarentzako bere Ordenantza arautzaileak jasotzen dituen berberak izango dira. B epigrafea: Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkaleku erreserba bide publikoan.

Lehen tarifa: ibilgailuak espaloitik sartzeagatik, metro linealeko

  1. zenbakia: Ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako erabiltzen diren lokaletan 32,60 euro
  2. zenbakia: Ekonomi Jardueren gaineko Zerga ordaintzen duten lokalengatik

a) 15 langile edo gutxiago dutenek 16,60 euro

b) 15 langile baino gehiago dutenek 30,90 euro

  1. zenbakia: Aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokaletan

a) 3 plaza baino gutxiago 10,35 euro

b) 3 eta 10 plaza artean dutenak 20,65 euro

c) 11 eta 30 plaza bitartekoak 30,90 euro

d) 31 eta 50 plaza bitartekoak 41,30 euro

e) 50 plaza baino gehiagokoak 57,40 euro

Bigarren tarifa: Galtzadan lekua iraunkorki erreserbatuta edukitzeagatik, metro linealeko

  1. zenbakia: Ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako erabiltzen diren lokaletan 49,45 euro
  2. zenbakia: Ekonomi Ihardueren gaineko zerga ordaintzen duten lokaletan

a) 15 langile edo gutxiagokoak 24,80 euro

b) 15 langile baino gehiagokoak 49,50 euro

  1. zenbakia: Aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokalengatik

a) 3 plaza baino gutxiago 20,65 euro

b) 3 eta 10 plaza bitartekoak 41,30 euro

c) 11 eta 30 plaza bitartekoak 61,85 euro

d) 31 eta 50 plaza bitartekoak 83,35 euro

e) 50 plaza baino gehiago 115,75 euro

Hirugarren tarifa: ibilgailuak espaloitik sartu eta galtzadan lekua erreserbatzeagatik, metro linealeko:

  1. zenbakia: Ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako erabiltzen diren lokaletan 66,25 euro
  2. zenbakia: Ekonomi Jardueren gaineko zerga ordaintzen duten lokalentzako

a) 15 langile edo gutxiago 32,60 euro

b) 15 langile baino gehiago 66,25 euro

  1. zenbakia: Aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokalentzako

a) 3 plaza baino gutxiago 24,80 euro

b) 3 eta 10 plaza bitartekoak 49,50 euro

c) 11 eta 30 plaza bitartekoak 66,25 euro

d) 31 eta 50 plaza bitartekoak 99,05 euro

e) 50 plaza baino gehiago 138,70 euro

Laugarren tarifa: galtzadan karga-deskarga lanetarako erreserba iraunkorragatik, metro linealeko

a) Gehienez 6 ordu egunean 24,80 euro

b) 6 ordu baino gehiago egunean 49,50 euro

Bostgarren tarifa: noizean behingo beharrengatik erabilera desberdinetarako lekuak erreserbatzeagatik, metro linealeko 2,75 euro

Seigarren tarifa:

Ibi plaka 17,75 euro

  1. -Bosgarren tarifagatik eskatu beharreko kuotak aurkeztutako eskakizun bakoitzarengatik kitatuko dira.
  2. -Zergaldia urte naturala izango da eta tasa honen kuotek horixe hartuko dute kontuan.
  3. -Tasa seihilabeteko epeaz zorpidetuko da, baimendutako edo baimendu gabeko aprobetxamenduari zein egunetan ekin zaion begiratu gabe.

4,-Seigarren tarifako tasaren ordainketa autolikidazio bidez izango da.

C epigrafea: Ferietako postuak

Herriko jaiak: kontzertu edo enkantearen arabera.

Auzoetako jaiak eta bestelakoak: 0,68 euro/m2/5 egunetan (edo zatia)

Zirkoak 380,00 euro/eguneko

D epigrafea: zanga eta luebakiak irekitzea

TARIFA BAKARRA: Eskatu edo emandako aprobetxamendu bakoitzarengatik eta obren iraupen egun bakoitzarengatik: Lehen epigrafea:

  1. zenbakia: Aprobetxamendua orokorrean, galtzada-espaloia edo herri erabilpenerako ondasunengatik, metro karratu edo frakzioko 1,48 euro
  2. zenbakia: Aprobetxamendua zeharbideetan bada 2,95 euro
  3. zenbakia: Aprobetxamenduak hilabete baino gehiago irauten badu, metro linealeko eta hilabeteko 29,40 euro

Bigarren epigrafea:

  1. zenbakia: Kalikata edo zangak irekitzea, gehienez metro bateko zabalerakoak, metro lineal edo frakzioko 1,48 euro
  2. zenbakia: Aprobetxamendua zeharbideetan bada 2,95 euro
  3. zenbakia: Aprobetxamenduak hilabete baino gehiago irauten badu, metro linealeko eta hilabeteko 29,40 euro

Kuota horiek % 400 igoko dira, aprobetxamendua Udalak emandako epea baino luzeagoa bada. % 50 gehiago ordaindu beharko dira, bide publiko batean urbanizazio-obrak egin eta hurrengo lehenengo urtean eskaera aurkeztu edo burutzen diren instalazio-obren kuotak.

E epigrafea: Udal bide publikoetako lurzoru, hegalkin eta lurpearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia

a)Horniketa zerbitzua ustiatzen duten enpresen kasuan.

Ikusi "Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen udal ordenantza fiskala".

b) Gainontzeko kasuetan

Lehen tarifa: Oinarriko azaleradun aprobetxamenduetan, terrenoen balioaren gaineko urteroko zerga-tasa, metro karratuko edo frakzioko 15%

Bigarren tarifa: luzera-oinarria duten aprobetxamenduetan, terrenoen balioaren gaineko urteroko zerga-tasa, metro karratuko edo frakzioko

Errailekin 14,75 euro

Hodiekin 14,75 euro

Hirugarren tarifa: Oinarrian elementu bakanak dituzten aprobetxamenduetan, eta elementu bakoitzeko aurreikusitako edo okupatutako azalera metro karratua baino gutxiagokoa denean, bakoitzagatik ordaindu beharreko urteko edo zatitu ezinezko kuotak hauek izango dira

Posteak, farolak, zutabeak eta antzekoak 14,75 euro

Lotura, banaketa eta erregistro kaxak 11,80 euro

Horma-besoak, euskarriak eta antzeko elementuak 1,48 euro

F epigrafea: Irabazizko xedez, lurzoru publikoan mahaiak eta aulkiak jartzea

  1. -Hileroko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko 6,40 euro
  2. -Eskaera urtebeterako bada, urteko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko 66,60 euro

Halaber, mahai eta aulkiekin lurzoru publikoa okupatzeko baimenei dagokien tasa autolikidazio sistema erabiliz kobratuko da aurrerantzean. Udalak, baimen eskaera aurkezten denean, autolikidazio erregimenean eskatuko du tasa hau.

Funtzionamendu arauak ondorengo hauek izango dira:

Autolikidazioa, eskaera sartzen den egunetik kontatzen hasita gehienez ere 10 eguneko epean egin beharko da.

Aurreko puntuan zehaztutakoa bete ezean, eskatzaileak bere eskariari uko egin diola ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 artikuluan aurreikusitako eraginekin, beste tramite gabe artxibatu egingo delarik.

Autolikidazioa egiteko horretarako prestatuta Udal bulegoetan eskainiko den inprimakia bete beharko da eta kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa aurkeztu.

KUDEAKETA ARAUAK

  1. - Ordainarazpena zorpidetuta ulertuko da baimena eman edo aprobetxamendua hasten den momentutik (beharrezko baimenik gabe hasitako kasuetan).
  1. - Ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamenduak lortzeko interesa duten entitate edo norbanakoek, udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, aprobetxamenduaren izaera eta hedadura zehaztuz.
  2. - Eskatutako denboraldirako emango dira baimenak; beraz, beste denboraldi baterako baimena nahi baldin bada, behar den aurrerapenarekin, baimen-eskaera aurkeztu beharko du berriz ere interesatuak.
  3. - Baimena ematerakoan, Udalak aprobetxamendurako azalera mugatuko du.
  4. - Lurzoru publikoa mahai eta aulkiekin okupatzea arautzen duen ordenantza, epigrafe honen osagarria da.
  5. - Hilabete baten barruan, 15 egun edo gutxiagorako baimena ematen denean hilabete erdi kitatuko da; baina hamabost egun baino gehiagorako baimena denean hilabete osoa kitatuko da.
  6. - Urte guztirako eskaerak urteko lehen hiruhilekoan egin behar dira.

G epigrafea: Lurzoru publikoa kioskoekin okupatzea.

Aplikatuko den tasa, urtero, 37,65 euro/m2-ko izango da.

Ordainarazpen honengatik eskatu beharreko kuotak hiruhilerokoak eta murriztu ezinak izango dira.

KUDEAKETA ARAUAK

  1. -Kontzesioa ematen denean edo lurzoru publikoa, beharrezkoa den baimen barik, okupatzen denean zorpidetuko da ordainarazpena, eta hiruhilero hiruhilekoaren lehenengo egunean ondorengo aprobetxamenduengatik.
  1. -Ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamenduetakoren bat egin nahi duenak, dagokion eskaera aurkeztu behar du udaletxean, aprobetxamenduaren izaera eta hedadura zehaztuz, eta instalazioa jarri nahi den kokaleku zehatza adieraziko duen krokisa aurkeztuz.
  2. -Aprobetxamendua lagatzen denean -lagatzeko arrazoiari begiratu gabe-, aprobetxamenduaren titularrek bajaren agiria bete beharra dute udal administrazioan. Hori egiten ez dutenek ordainarazpena ordaintzen jarraitu beharko dute. Bajaren deklarazioak bete ondorengo hiruhilabetekoan izango du eragina. Hala, instalazioak erabilgarriak badira, Udalak hartuko ditu bere kargu inolako kalte ordainik ordaindu gabe edota, bestela, erabiltezin bihurtzeko beharrezko neurriak hartu beharko ditu, kioskoa botatzea bidezkoa denean, utzi duenaren gain joango delarik kioskoa desmantelatzea, hala badagokio.
  3. -Kioskoekin lurzoru publikoaren okupazioa arautzen duen Ordenantzak epigrafe honen izaera osagarria du.

H epigrafea: Kalez-kaleko salmentarako postuak lurzoru publikoan jartzea

Postuak, elementu higigarriak, etab. jartzeagatik, egunean izango den karga-tasa ondokoa izango da 2,44 euro/m2 Merkatu-txikiko tarifa, hiruhilekoari dagokiona, tarifa orokorra (1,22 euro/m2) bider 13 eginez kalkulatuko da

Ordainarazpen honengatik eskatu beharreko kuotak murriztu ezinak izango dira eta ondoko epeetan ordainduko dira:

Dagokion baimena jasotzerakoan, erabilera 3 hilabetekoa edo gutxiagokoa bada.

Hiruhilero, baimena 3 hilabete baino epe luzeagorako eman bada.

I epigrafea: kutxazain automatikoak

Tasa formula honen arabera kalkulatuko da: Tasa = O x A x I

O = Oinarrizko prezioa; 2010erako 66,60 euro/m2/urteko

A = Azalera; kutxazain automatiko baten erabilerak 2 m2 hartzen ditu.

I = erabilpenaren intentsitatea; 2.

Tasa = 66,60 euro/m2/urteko x 2 m2 x 2 = 266,40 euro/urteko


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI