Telefonia mugikorraren zerbitzuak emateagatiko tasa
ORDENANTZA FISKALA,
Telefonia mugikorraren zerbitzuak ematen dituzten enpresek udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa eta aprobetxamendu berezia egiteagatik izango dituzten tasak arautzen dituena.
1. artikulua. Xedapen orokorrak.
Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauari jarraituz, tasak arautu eta ordainaraziko zaizkie telefono mugikorraren zerbitzuak ematen dituzten enpresei udal jabari publikoko lurzoru, lurrazpi edo lurgainaren erabilpen pribatiboa eta aprobetxamendu berezia egiteagatik.
2. artikulua. Egitate zergagarria.
1. Tasa hauen egitate zergagarria da, telefono mugikorraren zerbitzuak emateko, udal jabari publikoko lurzoru, lurrazpi edo lurgainaren erabilpen pribatiboa eta aprobetxamendu berezia egitea.
Erabilpen pribatiboa eta aprobetxamendu berezia egiten noiz hasten den zehazteko, ulertzen da zerbitzuko eskatzaileei zerbitzua ematen hasten den unea dela.
2. Jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiten ari da Udalaren toki publikoko lurzoru, lurrazpi edo lurgaina fisikoki okupatzen duten antenak, instalakuntzak edo sareak erabili behar direnean zerbitzua emateko ?edozein izanda ere instalazio horien titularra?.
3. Tasa hau bateragarria da udal eskumeneko zerbitzuak emateagatik edo jarduera burutzeagatik ezarrita dauden edo ezarri daitezkeen beste tasa batzuekin, Ordenantza honetan xedatzen diren enpresak beste tasa horietan subjektu pasiboak direnean.
3. artikulua. Sortzapena eta zerga-aldia.
1. Tasak sortuko dira telefono mugikorraren zerbitzuak emateko udal jabari publikoko lurzoru, lurrazpi edo lurgainaren erabilpen pribatiboa eta aprobetxamendu berezia hasten denean.
2. Tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zerga-aldia urte naturala izango da. Halere eta 2010. urterako soilik, Ordenantza hau indarrean sartu eta hurrengo hilaren 1ean sortuko da tasaren sortzapena.
3. Erabilera edo aprobetxamendua hasterakoan, urtea amaitzeko falta diren hilen araberako kuota kitatuko da, altari dagokion hilabetea barne.
4. Jarduera utziz gero, urtearen hasieratik igarotako hilen araberako kuota kitatuko da, jarduera-uzteari dagokion hilabetea barne.
4. artikulua. Subjektu pasiboak.
1. Tasen subjektu pasiboak dira telefono mugikorraren zerbitzuak ematen edo ustiatzen dituzten enpresak, baldin eta herritar guztiei edo horietatik talde garrantzitsu bati eragiten badiete, nahiz sareen titularrak izan, nahiz sareak erabiltzeko, horietara sartzeko edo horiekin konektatzeko eskubidedunak besterik ez izan.
2. Udalerri barruan, emandako zerbitzutzat joko dira berez udal jabari publikoko lurzoru, lurrazpi edo lurgainaren aprobetxamenduaren menpe dauden edo horrekin zerikusia duten zerbitzu guztiak.
3. Subjektu pasiboaren zerga-betebeharrez solidarioki edo subsidiarioki erantzungo dute Gipuzkoako Tributuen Foru Arau Orokorraren 35etik 43ra arteko artikuluek aipatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek.
5. artikulua. Telefono mugikorraren zerbitzua.
1. Udalerrian instalatuta dagoen telefonia finkoko sarea erabili behar duten telefono mugikorraren zerbitzuek udal jabari publikoaren erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatik zenbateko tasak izango dituzten zehazteko, honako kalkulu-formulak aplikatuko dira:
a) Oinarri zergagarria.
Telefonia mugikorraren zerbitzuak jabari publikoaren aprobetxamendu berezia zenbateraino egiten duen balioztatu ondoren ateratzen da oinarri zergagarria; honela kalkulatuko da:
OZ= Bbkf Tf + (Bk Bbkm)
Alegia:
Bbkf = telefonia finkoko sareetan, telefonia mugikorretik egiten diren deietatik batez besteko telefono-kontsumo estimatua. 2010eko kuota urteko 58,9 eurokoa izango da.
Tf = Udalerrian instalatutako telefono finkoen kopurua. 2010. urterako, 8.868 izango direla jotzen da.
Bk = Udalerrian erroldatuta dauden biztanle-kopuruaren % 95. Bergaran, 2009an 14.731 biztanle daude erroldatuta; beraz, Bk 13.994 izango litzateke.
Bbkm = Mugikorretik mugikorrera egindako deiengatik, telefono mugikor bakoitzaren batez besteko kontsumo estimatua. 2010ean, urteko 279,1 eurokoa izango da.
b) Oinarrizko kuota.
Oinarrizko kuota orokorra zehazteko, oinarri zergagarriari 100eko 1,4 aplikatuko zaio, hau da:
Ok = %1,4 * OZ
Operadorearen zerga-kuota = KE * OK
Alegia:
KE = operadore bakoitzak izango duen koefizientea, merkatuan duen parte-hartze kuotaren araberakoa, aurre-ordainketa eta post-ordainketa aukera biak sartuta.
Oinarrizko kuota (OK), 2010erako, urteko 61.992,71 eurokoa izango da (5.166,06 ?/hileko).
c) Operadore bakoitzari ezarri beharrekoa
2010erako, operadore bakoitzaren KE balioa eta hileko konturako kuotak honako hauek dira:
| Operadorea | Partehartze-kuota | Kuota ? / hileko |
|---|---|---|
| Movistar | %47,60 |
2459,04 |
| Vodafone | %33,30 | 1720,30 |
| Euskaltel | %11,50 | 594,10 |
| Orange | %6,50 | 335,79 |
| Yoigo | %0,80 | 41,33 |
| Cecosa (Eroski) |
%0,10 | 5,17 |
| E-Plus Móviles (Symio) |
%0,10 | 5,17 |
KE koefizientea zehazteko orduan, operadore bakoitzak duen merkatu kuota izango da Telekomunikazio Merkatuaren Batzordeak bere azken Urteko Txostenean argitaratutakoa.
6. artikulua. Tasaren kudeaketa.
1. Erabilpen pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren denbora-iraupena kalkulatu ahal izateko, subjektu pasiboek aitorpen-idatzi bat egin eta aurkeztu beharko dute, eta bertan egiaztatu beharko dute zein egunetan hasi zuten udal jabariaren aprobetxamendua egiten. Dena den, 5.artikuluko c) atalean aipatutako operadoreek ez dute aitorpen-idatzi hori aurkeztu beharrik izango.
2. Udalak tasak kalkulatuko ditu operadore bakoitzak udalerrian duen merkatu kuotaren arabera, Telekomunikazio Merkatuaren Batzordeak argitaratutako azken Urteko Txosteneko datuetan oinarrituz ?udalerrikoak azaltzen badira horiek, edo bestela Gipuzkoan edo Euskal Autonomia-Erkidegoan edo, hori ezean, Estatu osoan erantsitako gisa agertutakoak?.
7. artikulua. Tasaren ordainketa
1. Udalak egutegiko hiruhilekotik behin konturako likidazioak egingo ditu. Telekomunikazio Merkatuaren Batzordearen aurreko urteko Urteko Txostena argitaratu ondoren, Udalak azken urte horretako behin-betiko kitapena egingo du.
2. Hiruhileko konturako likidazioak tributu-kuota osoaren % 25eko balioa izango du, 5.artikuluko c) atalean ezarritako parametroen arabera kalkulatuta.
3. Udalak likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko dizkie, ordaindu beharrekoa borondatezko epeetan ordain dezaten.
4. Behin-betiko kitapenaren eta hiruhileko konturako kitapenen arteko saldoa negatiboa izanez gero, Udalari soberan ordaindutakoa ondorengo lehenengo konturako ordainketan edo hurrengoetan konpentsatu beharko da.
5. Erabilerak eta aprobetxamenduak udal jabari publikoko ondasunetan kalteak sor ditzakeenean, kalteei aurre egiteko Udalak egoki iritzitako diru-zenbatekoa ezarrita uztea ere exijitu ahal izango du, ordaindu beharreko tasatik aparte.
6. Erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren eraginez jabari publikoa hondatzen bada, onuradunek ordaintzen duten tasatik aparte, birgaitze- edo konpontze-gastu guztiak ere ordaindu beharko dituzte nahitaez. Edonola ere, kalteak konponezinak badira, Udalari kalte-ordainak ordaindu beharko dizkiote, lehengo ondareen parekoak berrezarriz edo horien balioa ordainduz.
8. artikulua. Aplikatuko beharreko arau orokorrak.
Kudeaketa, aplikazio, likidazio, ikuskaritza, bilketa, arau-hauste eta zigorrak ezartzeari buruz Gipuzkoako Tributuen Foru Arau Orokorrean ezarritako arauak, Gipuzkoako Diru-bilketako Araudia, Gipuzkoako Administrazio-bidean Berraztertze Araudia, Zerga Ikuskaritzako Araudia eta indarrean dagoen gainontzeko araudia ere aplikatu beharrekoa da tasa hauetan.
Xedapen gehigarria.
5. artikuluko parametroak eguneratzea: Hurrengo ekitaldietako ordenantza fiskalek aldatu ahal izango dituzte, hala badagokio, OZ, Bbkf, Tf, Bk, Bbkm parametroak.
Azken xedapena.
Ordenantza hau indarrean sartuko da testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta egun berean. Eta indarrean iraungo du berau ezabatzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.
Guzti hori Gipuzkoako Hazienda Lokalak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurreikusitako eraginetarako.
Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoekin bat, Ordenantza honen onarpen erabakiaren aurka, interesatuek Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango dute bi hilabeteko epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita.
Dena den, eta aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatutako interesatuek errekurtsorik jarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta administraziorekiko auzitarako bidearen aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean, aipatu argitalpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera hasita hilabete bateko epean.
Diligentzia.
Jakinarazteko ?Telefono mugikorraren zerbitzuak ematen dituzten enpresek udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa eta aprobetxamendu berezia egiteagatik izango duten tasa arautzen duen ordenantza? Udalbatza Osoak onartu zuela behin-behineko izaeraz 2009ko azaroaren 16an eta jendaurrean jartzeko epearen barruan aurkeztutako erreklamazioa ebatsi ondoren, behin betiko izaeraz 2010eko otsailaren 22an.
