Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatzen dituen ordenantza fiskala
Xedapen orokorrak I.
1.Artikulua
Udal honek, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko Uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauko 4.4 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, artikulu horretako lehen atalean ezarritako gutxienezko kuotak finkatzen ditu ERANSKINEAN adierazten den koefizientea aplikatuz.
II. Zerga kuota
2.Artikulua
Aurreko artikuluak aipatzen duen koefizientea aplikatuz, zerga hau eranskin horretan adierazten diren tarifa taularen arabera exigituko da.
III. Zergaren kudeaketa
3.Artikulua
Zerga hau autolikidazio erregimenean exigituko da, horretarako udal administrazioak zerga honen subjektu pasiboei eta espedienteak izapidetzen dituzten gestoriei emango dien ereduan.
Zergaren ordainketa autolikidazioa aurkeztuko den unean egingo da.
4.Artikulua
Zerga hau ordaindu dela egiaztatuko duen dokumentua zorra kitatze unean Udal Administrazioak emango duen behin-betiko ordainagiria izango da.
5.Artikulua
1. Zerga honen zorraren ordainketa eguneratuta daukala egiaztatuko duen ziurtagiriaren aurkezpena ezinbesteko baldintza izango da ondorengo espedienteak izapidetzeko eskaerari Trafiko Buruzagitzan hasiera emateko:
a)Zirkulatzeko ibilgailuaren gaitasun ziurtapenarena.
b)Ibilgailuaren behin-betiko bajarena.
c)Ibilgailuen erreformarena, zerga honen ondorioetarako haien sailkapena alteratzen denean.
d)Ibilgailuaren transferentziarena.
e)Ibilgailuaren zirkulazio baimenean azaltzen den subjektu pasiboaren bizileku aldaketarena.
2. Kuotaren ordainketa egiaztatuko duen ordainagiriaren aurkezpena ezinbesteko betebeharra izango da, hori aurkeztea eskatzen duten Zergapeko ibilgailuen matrikulazio espedienteei hasiera emateko Trafiko Buruzagitzan.
Kuoten itzulketa IV.
6.Artikulua
Ibilgailuaren behin-betiko baja kasuetan, subjektu pasiboaren alde izango diren kuota proportzionalak, era berean behin-behineko likidazioan sobera ordaindutakoak, Zergaren subjektu pasiboei itzuliko zaizkie behin-betiko baja eta ibilgailuaren matrikulazioari buruzko dokumentazioa aurkezteko unean.
Azken xedapena V.
Ordenantza Fiskal hau eta daraman Eranskina Udal Batzarrak 2005eko urriaren 24an ospatutako bilkuran onartu ziren eta indarrean 2006ko urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.
Eranskina
Koefizienteak izango dira:
turismoentzat:
- Zaldi fiskalak <9 /2,0485 koefizientea
- Zaldi fiskalak 9-12 /2,0485 koefizientea
- Zaldi fiskalak 12-14 /2,0485 koefizientea
- Zaldi fiskalak 14-16 /2,0990 koefizientea
- Zaldi fiskalak 16-20 /2,1495 koefizientea
- zaldi fiskalak >20 /2,2 koefizientea
Tarifak
Ibilgailuen potentzia eta mota kuota/euro
a) Turismoak
- 9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 36,95 euro
- 9 eta 11,99 zaldi fiskal bitartekoak 73,85 euro
- 12 eta 13,99 zaldi fiskal bitartekoak 123,10 euro
- 14 eta 15,99 zaldi fiskal bitartekoak 176,60 euro
- 16 eta 19,99 zaldi fiskal bitartekoak 232,55 euro
- 20 zaldi fiskal baino gehiagokoak 290,90 euro
b) Autobusak
- 21 jarleku baino gutxiagokoak 167,45 euro
- 21 eta 50 jarleku bitartekoak 238,45 euro
- 50 jarleku baino gehiagokoak 298,10 euro
c) Kamioiak
- 1.000 kg. baino gutxiagoko karga baliagarrikoak 85,00 euro
- 1.000tik 2.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak 167,45 euro
- 2.999tik 9.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak 238,45 euro
- 9.999 kg. baino gehiagoko karga baliagarrikoak 298,10 euro
d) Traktoreak
- 16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 35,50 euro
- 16 eta 25 zaldi fiska bitartekoak 55,80 euro
- 25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 167,45 euro
e) Trakzio mekanikoko ibilgailuek arrastaturiko atoiak eta erdi atoiak:
- 1.000 kg. baino gutxiagoko karga baliagarrikoak 35,50 euro
- 1.000tik 2.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak 55,80 euro
- 2.999 kg. baino gehiagoko karga baliagarrikoak 167,45 euro
f) Bestelako ibilgailuak
- Ziklomotoreak 9,70 euro
- 125 zm3 arteko motozikletak 9,70 euro
- 125 eta 250 zm3 bitarteko motozikletak 16,65 euro
- 250 eta 500 zm3 bitarteko motozikletak 33,35 euro
- 500 eta 1.000 zm3 bitarteko motozikletak 66,65 euro
- 1.000 zm3 baino gehiagoko motozikletak 133,30 euro
- moto eta ziklomotoreentzat: 2,2 euro
- beste ibilgailu guztientzat: 2,01 euro
Salbuespen eta hobariak
14/1989 Foru Arauaren 2.artikuluaren 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.
Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a) Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
- Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
b) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:
- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
- Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
Fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek %100eko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.
Ibilgailuek %75eko hobaria izango dute zerga kuotan, kontsumitzen duten karburante motaren edo motoreen ezaugarrien arabera eta horrek ingurugiroan duen eraginaren arabera. Horretarako, ibilgailuaren motorea elektrikoa izan behar da edo/eta kontaminazio emisio gabekoa.
Hobari desberdinak ez dira akumulatuko eta beti hobari altuena aplikatuko da.
Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.
