Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Gai fiskalak »  Zerbitzuengatik prezio publikoak

Zerbitzuengatik prezio publikoak

1.Artikulua

Eranskineko tarifetan adierazten diren zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak ezarri eta exijitzen dira Ordenantza honetako arauen arabera, haiek parte direlarik.

2.Artikulua

Ordenantza udal barruti osoan aplikatuko da.

3.Artikulua

Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoak, zerbitzu eta jardueren onura izan dezaketenek ordainduko dituzte.

4.Artikulua

Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoen tarifak, Eranskinean datozenak dira.

5.Artikulua

Kopuru eskagarriak, eskatutako edo egindako zerbitzu edo jarduera bakoitzagatik ordainduko dira eta dagozkien epigrafeetan aipatzen diren zenbatekoetan ezin zatikatuko dira.

6.Artikulua

Ordenantza honetan aipatzen diren zerbitzuen eskaintza edo jardueren burutzerako, Udal Administrazioari eskatu beharko zaio beren eskaintza edo burutzea. Zerbitzu edo jarduera horiek emantzat joko dira, kasua balitz, Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaintzeko baldintzapean eta behin luzatu ondoren, prezio publikoa ez ordaintzeak automatikoki zerbitzua ez eskaintzea edo jarduera ez burutzea ekarriko du.

7.Artikulua

Ordenantza honetan araututako prezio publikoen ordaindu beharra zerbitzuaren eskaintza edo jardueraren burutzea hasten denetik izango da.

Hala ere, emandako eta luzatutako zerbitzuen eskaintza edo jarduerak burutzeagatiko kasuan, ordainketaren beharra dagozkien tarifetan jartzen diren epealdi natural bakoitzaren lehenengo egunean hasiko da.

8.Artikulua

Prezio publikoaren ordainketa kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzen arabera egingo da.

9.Artikulua

Prezio publikoaren ordainketara behartuta dagoenari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik, jarduera burutzen ez deneko kasuan, dagokion zenbatekoa itzuli egingo da.

10.Artikulua

Prezio publiko hauengatiko zorrak premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatu ahal izango dira.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betiko onetsirik izan zen, 2009ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta horrela jarraituko du aldatzea edo derogatzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

Onarpena : 2008-12-22

A epigrafea: Haur dinamizazio zerbitzua

Zerbitzua

Non

Seme-alaba kopurua

Lehenengoa %100

Bigarrena%90

Hirugarrena %75

Astegunetako ludoteka (astelehen- ostiral) Agorrosin(17:00 - 20:00)

  1. euro

40,5 euro

33,75 euro

Larunbatetako ludoteka Agorrosin (10:00 - 13:00)

  1. euro
  2. euro
  3. euro

Larunbatetako ludoteka Osintxu (10:00 - 13:00)

  1. euro
  2. euro
  3. euro

Asteguneko ludoteka (astelehenetik ostiralera) Osintxu(17:00 - 19:00)

  1. euro
  2. euro

22,5 euro

Udaleku irekiak uztailean (4 urtetik gorakoak) Bergaran

  1. euro
  2. euro
  3. euro

Udaleku irekiak uztailean (4 urtetik beherakoak) Bergaran

  1. euro
  2. euro

22,5 euro

Tasa hau urtekoa da.

B epigrafea: Gizarte Ongizate Zerbitzuak antolatzen dituen informatika ikastaroak

Matrikula 50 euro izango da.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI