Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Gai fiskalak »  Zerbitzuengatik prezio publikoak

Zerbitzuengatik prezio publikoak

Zerbitzuak eman edo udal aginpideko jarduera administratiboak burutzeagatiko prezio publikoen ordenantza arautzailea

1.Artikulua

Eranskineko tarifetan adierazten diren zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak ezarri eta exijitzen dira Ordenantza honetako arauen arabera, haiek parte direlarik.

2.Artikulua

Ordenantza udal barruti osoan aplikatuko da.

3.Artikulua

Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoak, zerbitzu eta jardueren onura izan dezaketenek ordainduko dituzte.

4.Artikulua

Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoen tarifak, Eranskinean datozenak dira.

5.Artikulua

Kopuru eskagarriak, eskatutako edo egindako zerbitzu edo jarduera bakoitzagatik ordainduko dira eta dagozkien epigrafeetan aipatzen diren zenbatekoetan ezin zatikatuko dira.

6.Artikulua

Ordenantza honetan aipatzen diren zerbitzuen eskaintza edo jardueren burutzerako, Udal Administrazioari eskatu beharko zaio beren eskaintza edo burutzea. Zerbitzu edo jarduera horiek emantzat joko dira, kasua balitz, Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaintzeko baldintzapean eta behin luzatu ondoren, prezio publikoa ez ordaintzeak automatikoki zerbitzua ez eskaintzea edo jarduera ez burutzea ekarriko du.

7.Artikulua Ordenantza honetan araututako prezio publikoen ordaindu beharra zerbitzuaren eskaintza edo jardueraren burutzea hasten denetik izango da.

Hala ere, emandako eta luzatutako zerbitzuen eskaintza edo jarduerak burutzeagatiko kasuan, ordainketaren beharra dagozkien tarifetan jartzen diren epealdi natural bakoitzaren lehenengo egunean hasiko da.

8.Artikulua

Prezio publikoaren ordainketa kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzen arabera egingo da.

9.Artikulua

Prezio publikoaren ordainketara behartuta dagoenari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik, jarduera burutzen ez deneko kasuan, dagokion zenbatekoa itzuli egingo da.

10.Artikulua

Prezio publiko hauengatiko zorrak premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatu ahal izango dira.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betiko onetsirik izan zen, 2007ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta horrela jarraituko du aldatzea edo derogatzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

Onarpena : 2006-10-30

A epigrafea: Haur dinamizazio zerbitzua

Haur dinamizazio zerbitzua, prezioak
Zerbitzua Non Senide kopurua (Lehena %100) Senide kopurua (Bigarrena %90) Senide kopurua (Hirugarrena %75)
Astegunetako ludoteka, bitan Agorrosin 25 euro 22,5 euro 18,75 euro
Astebukaerako ludoteka, larunbata eta igandea Agorrosin 25 euro 22,5 euro 18,75 euro
Larunbatetako ludoteka Osintxun 20 euro 18 euro 15 euro
Asteguneko ludoteka (astelehenetik ostiralera) Osintxun 30 euro 27 euro 22,5 euro
Udaleku irekiak uztailean (4 urte gorakoak) Bergara 40 euro 36 euro 30 euro
Udaleku irekiak uztailean ( 4 urtetik beherakoak) Bergara 30 euro 27 euro 22,5 euro

Tasa hau urtekoa da.

B epigrafea: Gizarte Ongizate Zerbitzuak antolatzen dituen informatika ikastaroak

Matrikula 30 euro izango da.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI