Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Proiektuak

Proiektuak

Ondorengo zerrendan Udalak esku artean dituen bost proiektu urbanistiko azaltzen dira.

Santa Ana ermita berriztea eta inguruaren ordenazioa, sarbide berria eginez eta Errotalde parkean plaza bat eginaz

Tokia: berritze eta egokitze lanak Errotalde parkean dira.

Helburua: Lehenengo fasean, 2000. urtean, Santa Ana ermitaren estalkia konpontzeko lanak egin ziren. Bigarren faserako eskailera bat aurreikusten da, goiko kalearen eta sortzen den plazaren arteko altuera gainditzeko. Ondorengo jarduerak planteatzen dira:

  • Hormen koskaketa eta zorrotada eta zarpiatuak, eta hormen goialdea gatinaztatzea.
  • Eraikuntzarako lehengo sarrerako zulogunea zabaltzea goialdetik, 2 metroko pasabidea libre lagata.
  • Altzairu herdoilgaitzezkoa baranda eta eskubanda jartzea.

Egiteko epea: Santa Ana ermita berrizteko eta ingurua antolatzeko bigarren fasea (Errotalde parkerako sarrera berria eta plaza) 2003an zehar egingo da, idatzitako proiektu teknikoaren arabera.

Aurrekontua: Lehenengo fasea (estalkia konpontzea): 8.763.034 pta edo 52.666,9 € (BEZ barne). Bigarren fasea adjudikatzeke dago, eta bere aurrekontua: 42.103,31 € edo 7.005.401 pta (BEZ barne). Halaber, ermitaren ondoko eraikina bota egin zen, eta horren kostea 3.467.168 pta edo 20.838,1 € (BEZ barne) izan zen.

Adjudikazio-hartzailea: Lehenengo fasea eta ermitaren ondoko eraikina botatzea Ingeniería, Construcción, Excavaciones S.L.” enpresak egin zuen. Bigarren fasea adjudikatzeke dago.


Domingo Irala kalea urbanizatzea eta lurrazpiko garajeak eraikitzea

Tokia: Domingo Irala kalea.

Helburua: Domingo Irala kalearen azalera urbanizatzea eta lurrazpiko garajeak eraikitzea Seminarioko iparraldeko fatxadaren eta Irizar pasealekuaren artean. Halaber, Barrenkaleko eraikin bakoitien Domingo Irala aldera dauzkaten fatxaden tratamendurako arau orokorrak ere ezarriko ditu.

Egiteko epea: Udal Gobernu Batzordeak 2002ko maiatzaren 13an erabaki zuen, aurrez lehiaketa publikoa eginda, Iñaki eta Xabier Berasategi Aseginolaza eta Elisabeth Ena Arbulu arkitektoek osatutako taldeari adjudikatzea obrak egiteko proiektu teknikoaren idazketa.

Aurrekontua: Egiten diharduten proiektuan ezartzen dena, ustez 2003ko hasierarako bukatuko dena.

Adjudikazio-hartzailea: Adjudikatzeke.


Agorrosingo kirol-gune berria eraikitzea

Tokia: Agorrosingo kirol-gunea.

Helburua: Agorrosineko kirol-gunean igerilekuen instalazio berria eraikitzea, oraingoen ordez, eta eraikin horren atzealdean dagoen Ipintzako futbol zelaia ere berritzea, belar artifizialeko zoladura jarrita.

Egiteko epea: Kirol-gune berriko obrei ekin aurretik, Udaleko Gobernu Batzordeak 2002ko irailaren 17an erabaki zuen aldagelak egiteko proiektu teknikoaren separata onartzea.

Obra osoa oso garestia dela kontuan izanda, datozen urteetan burutuko dira obrak, seguruenez faseka, horrela finantziazioa posible egiteko.

Aurrekontua: 10.675.917,49 € (BEZ barne)

Adjudikazio-hartzailea: Adjudikatzeke.

Proiektu honi buruzko informazio gehiago


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI