Albisteak

Oxirondo ondoko aparkalekuko TAOan aldaketak egoiliar txartela dutenentzat

2015eko martxoaren 17tik aurrera, TAO guneko egoiliar txartelak ez du Oxirondo ondoko aparkalekuan era mugagabean aparkatzeko baimenik emango.

TAOaren udal araudian eginiko aldaketa baten ondorioz, egoiliar txartela duten autoetako jabeek beste edozein herritarrek bezala jokatu behar dute aurrerantzean: aparkalekuan kokatuta dagoen makinak emandako tiketa atera, autoan bistan jarri eta bertan adierazitako aparkatzeko denbora errespetatu.

Udal lan eskaintzak. Kale-garbiketarako peoia eta Zabalotegi aretorako laguntzailea

Udala kale-garbiketa zerbitzurako peoi espezialistaren lanpostua eta Zabalotegi aretoko kultur ekintzetarako eta udalak antolatutako beste kultur ekitaldi eta jaialdietarako laguntzailearen lanpostua barne promozioan betetzera doa. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ondorengo estekak edo sartu webguneko "udal lan eskaintzak" atalean.

Erramu zapatuko txosnak adjudikatzeko deialdia

Erramu Zapatuko feria dela eta, 2015eko martxoaren 28an, bi txosna jarriko dira: bat, San Martin edo Munibe plazan eta bestea Seminarioko patioan. Bi txosna horietako bakoitzaren esplotazioa arautuko duten baldintza pleguak urtarrilaren 21ean onartu ditu Bergarako Udalak.

Hori dela eta, idatzi honen bitartez interesa duzuen Bergarako irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteei jakinarazten zaizue eskaerak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 20an, 13:00etan bukatuko dela.

Eskaera orriak eta Baldintzen Plegua Idazkaritzan edo hemen bertan atxikituta dituzue eskuragarri.

Aldi baterako gizarte teknikaria. Lehen ariketarako deialdia

Aldi baterako gizarte teknikaria kontratatzeko deialdiaren barruan, jakitera ematen da lehenengo ariketako bi frogak (teorikoa eta praktikoa) egun berean eta jarraian egingo direla. Behean aipatutako toki eta egunean:

 

-           Tokia : Bergarako UNED-en egoitzan. San Martin de Agirre plaza.

-           Eguna: 2015/01/22.

-           Ordua: 09:00etatik aurrera. 

 

Bergara, 2015eko urtarrilaren 14a.

Obra eta Zerbitzuetako burua. Azaroaren 27an egindako bigarren frogaren puntuazioaren egokitzea

OBRA ETA ZERBITZUEN BURU PLAZA BETETZEKO DEIALDIA

2014ko azaroaren 27an egindako bigarren frogaren  behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, azterketaren aurkako erreklamazioak

jaso dira udal honetan.

 Erreklamazioak aztertu eta  erreklamazio idatzian jasotako hainbat  bidezkoak direla eta ontzat eman ditu epaimahaiak eta horren eraginez

behin behineko emaitzak aldatu egiten dira.

Orriak