Espediente zenbakia: 
LAAU/IDA/2019/0004
Deialdiaren xedea: 

Deialdi honen xedea da 2019ko uda garaian udal eraikinen garbiketa egiteko dauden premiei erantzuteko aldi baterako langileak kontratatzea eta eraikinen garbitzaileen lan-poltsa osatzea, lehiaketa bidez.
Lanpostua sailkapeneko E sailkapen-mailakoa da, eta 6. mailari dagokion soldata-maila du, dedikazioaren araberako portzentaia aplikatuta. Halaber, 1. hizkuntz eskakizuna dagokio, ez derrigorrezkoa.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Onartuak izateko eta, hala badagokie, neurketan parte hartzeko, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte izangaiek:

a) Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak. Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe daude atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela probatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.

b) 16 urte beteta izatea.

c) Eskola-ziurtagiria edo maila bereko titulazioa izatea.

d) Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

e) Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.

f) 1. Hizkuntza Eskakizuna ez derrigorrezkoa.

g) Enpresa bitartez edo kontratatuta eraikinetako, instalazioetako, enpresetako edo etxeetako garbiketa-lanetan aritu izana inoren kontura gutxienez 2 urtetan.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2019-06-17
Oharrak: 
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2019-06-17. Ordua: 13:30
Onartu eta baztertuak
GAOn argitaratua: 
2019-06-06
Deialdiaren egoera: