Lanpoltsa: 
bai
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Azterketazko lehiaketa honetan onartuak onartuak izateko eta, hala badagokie, parte hartzeko, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Europako Batasuneko estatu kideetakoren bateko herritarra izatea, edo Europako Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsItako tratatu nazioartekoen bertutez langileen zirkulazio librea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarra izatea, urriaren 30ean onartutako 5/2015 Errege Dekretu Legegileak onartutako Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateratuak 57. artikuluan xedatzen duenaren arabera. Halaber hartu ahalko dute parte espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatu kide batzuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bananduak ez badaude, bai eta haren eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere, era berean, zuzenbidez bananduak ez badaude, baldin eta hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, urte gehiagoko adina izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei (16) urteak beteak izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

c) Jarduera fisikoarekin edota kirolarekin lotutako goi mailako titulua izatea (lizentziatura edo gradua) edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

d) Lanpostuaren berezko egitekoak behar den bezala betetzeko gaitasun fun¬tzionala izatea. Baldintza hau dagokion unean egiaztatu beharko du hautagai proposatuak.

e) Diziplinako espediente bidez zerbitzutik kenduta ez egotea, Herri Administrazioei edo konstituzio-organoei nahiz autonomia-erkidegoetako estatutu-organoei dagokienez, eta ebazpen judizialaren arabera erabateko desgaikuntzarik edo desgaikuntza berezirik ez izatea, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ez funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko, ezta, lan-kontratuko langileen kasuan, zerbitzutik kendu edo desgaitu duten lanpostuan langileak zituen eginkizunen antzekoak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea

 f) Funtzionario publiko bihurtzea eragotziko dion bestelako ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez izatea, dagozkien legezko xedapenek ezarritako baldintzetan.

g) 4. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara-maila, derrigorrezkoa. Hala ere, 1990eko uztailaren 24ko Udal Osoko Bilkuraren erabakiari jarraituz, 3. hizkuntz eskakizuna dutenak ere onartuak izango dira, eta plaza ateratzen duenak urte eta erdiko epea izango du 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko. Horrela egingo ez balu, izendapena indargabetu eta eskubide guztiak galduko lituzke.

Lanpoltsa: 
bai
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Deialdian parte hartu nahi duten per­tso­nek, onartuak izateko, ondoren aipatuko diren baldin­tza guzti hauek bete beharko dituzte, bat bera ere uzteke:

a)  Nazionalitate espainiarra eduki­tzea

b)  Indarrean dagoen araubidearen arabera, desgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sartuta ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

c)  Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea. Atze­rriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagutunaren jabe izatea.

d)  Gizonek gu­txi­enez 1,65 metroko garaiera eduki behar dute; emakumeek, berriz, 1,60koa. Baldin­tza hori hala eska­tzen zaien unean egiaztatuko da.

e)  B motako gidabaimena izatea.

f)  Euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna izatea. Baldin­tza hori dagokion ziurtagiria ekarriz egiaztatuko da; edo bestela, oposizio-aldiaren baitan bertan horretarako azterketa bat eginez.

g)  Euskal Herriko polizia presta­tze­ko eta aukera­tze­ko araudia onar­tzen duen 315/1994 Dekretuaren eranskinean aipa­tzen diren arrazoi medikoen bazterketen laukian ez ager­tzea. Hori dagokion momentuan egiaztatu beharko da bidezkoa den azterketa medikoaren bidez.

h)  Dolozko delituren bat egiteagatik kondenatua ez izatea; Administrazio Publikoko zerbitzutik zigor-espediente bidez botatakoa ez izatea eta funtzio­ publikoan ari­tze­ko desgai­tze­rik ere ez izatea. Halaber, arau penalen eta administratiboen arabera, errehabilitatzeko onura aplikatuko da.

i)  Euskal Herriko Poliziaren kidego baten sar­tze­ko aukeraketa-prozesuren batetik falta larri edo oso larriren bat egiteagatik kanporatutakoa ez izatea, salbu eta bazterketa adierazpenaren egunetik kontatuta preskripzio-denboraren beste horrenbeste denbora igaro bada.

Izangaiek beteta eduki behar dituzte baldin­tza horiek deialdian onartuak izateko eskabideak entrega­tze­ko epea amaitu baino lehen (f puntua izan ezik), eta lanpostuaz jabetu arte bete.

Hala ere, prozeduraren edozein unetan, epaimahaiak jakinez gero izangaietako batek ez dituela bete­tzen deialdiak eska­tzen dituen betekizunak edo baldin­tzak, prozeduratik kanpo geratuko litzateke, interesdunari entzun eta gero, eta hautaketa-prozesua deitu duen agintaritza­ri egun horretan bertan emango zaio horren berri.

 

Eskabideak

Eskaerak behar bezala beteta aurkeztu behar dira ondorengo leku hauetako batean:

a)  B@Z zerbitzuan (San Martin Agirre plaza 1, 20570 Bergara). Ikus zerbitzuaren egutegia

b)  Bergarako Udaleko erregistro elektronikotik (www.bergara.eus, egoi­tza elektronikoa).

c)  Posta-bulegoetan. Horrelakoetan, betiere aurkezpen-epearen barruan, eskabidea gutun-azal ireki batean aurkeztu behar zaio Poste­txe­ko funtzio­narioari, hark eguna eta zigilua jarri eta ziurtatu ahal dezan. Horrela bakarrik ulertuko da eskariak Poste­txe­aren bulegoan entregatu ziren egun berberean sartu zirela Udal Erregistroan. Eskabidea bera da zigilatu beharrekoa.

d)  Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.