Covid19 birusak hainbat gizabanako, negozio eta enpresari eragindako kalteak saihesteko asmoz, hainbat erakunde enpresa txiki, merkatari eta autonomoei zuzendutako dirulaguntza lerro berriak sortzen ari dira.

Ildo horretan, Debagoieneko Mankomunitateak onartutako dirulaguntza horien guztien jarraibidea egiteko websitea sortu du, bailarako udal eta erabiltzaile guztien esku jarri duena.

Gainera, Mankomunitatearen website horretan batuta daude baita ere erakunde guztietako dirulaguntza guztiak uneoro eguneratuz eta baita Udaletakoak ere.