Panetoi-burdin hesia zergaren 2014ko erreziboen kobrantza iragarkia ZUZENDUTA

Bergarako udalerriko zergapekoek Panteoi-burdin hesia zergaren 2014ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira:

Epea

2014ko maiatzaren 15etik 2014ko uztailaren 15era

Lekuak eta medioak

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko uztailaren 15ean.

Helbideratu gabeko erreziboak,  ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

Udaberri-udako jaiak datozela eta, txosnak jartzeko gertatzen ari da Udala

Pentekoste jaiak, San Martzial eta beste jai ugari datozkigu hurrengo hilabeteetan, guztiekin ere ederto gozatzeko.

Pentekoste jaietan Udalak txosna jarriko du San Martin Agirre plazan eta Bergarako edozein elkarte, entitate edo taldek ustiatu ahal izango du. Horretarako maiatzaren 23a baino lehen eskaria aurkeztu beharko du udaletxean. Eskaeren arteko zozketa maiatzaren 23an bertan egingo da Udaleko Idazkaritzan.

Gure berdeguneek garaiko landareak erakutsiko dituzte hurrengo egunetan

Garaiko landareak berdeguneetan

Udaberrian bete-betean sartuta eta udarako bidean gauden garaian, herriko hainbat lorategi eta berdegunetan sasoiko landareak jarriko ditu Bergarako Udalaren lorezaintza zerbitzuak.

Garaiko landareak berdeguneetan

Gure udalerria apainduko duten loreen artean sasoiko 25 landare mota izango dira, besteak beste begoniak, salvia, zinnia, scaveola, ageratum, berbena, santivalia, cineraria edota gaura.

Guztira 300 metro karratuko azalera landatuko dira eta horretarako 6.795 euro bideratu ditu Udalak.

Diru-bilketa Zerbitzuak zuzenketa egin du kutxazain automatikoen tasa ordaintzeko epeen inguruan

Kutxazain automatikoak lurzoru publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasaren 2104ko epea maiatzaren 16tik uztailaren 16a bitartekoa izango da.

Erreziboak helbideratuta dituztenei uztailaren 16an zordunduko zaizkie tasa, baimendutako finantza erakunde eta kontu korrontean.

Bergarako leiho eta balkoiak lorez eta landarez apaintzeko leihaketaren oinarriak

Bergarako Udalak herriguneko leiho eta balkoiak apaintzeko lehenengo lehiaketa antolatu du
 

1. Helburua

Deialdi honen helburua balkoiak eta leihoak zaintzea eta hauek apaintzen jarraitzeko ohitura berreskuratzea da, baita ere apainketak ingurugiroari eta herriaren itxurari ekartzen dizkion onurak balioan jartzea.
 

2. Partehartzaileak

Lehiaketan Bergaran dauden etxebizitzen jabe edo errentariek parte hartu dezakete. Leiho eta balkoi hauek apainduta egoteaz gain ezin diote inolako arriskurik sortu oinezkoei.

Orriak